Argazkia: Tim Knox

Holzer, Jenny

Gallipolis, Ohio, 1950

Jenny Holzer | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

50

Uztailaren 29an jaio zen Gallipolis-en (Ohio).

68

Duke University-n hasi zen (Durham) eta udan Ohioko Unibertsitateko ikastaroetara joan zen.

70

Urtebetez marrazketa eta grabatua ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean.

72

Ohioko Unibertsitatean graduatu zen marrazketa eta grabatua espezialitatean.

73

Bidaia bat egin zuen Frantziara eta Espainiara.

75

Rhode Island School of Design-en hasi zen eta, bertan, Arte Ederren Master bat eskuratu zuen bi urte geroago. Hitz idatzia erabiltzen hasi zen bere lanetan.

77

New Yorkera lekualdatu zen Whitney Museum of American Art-eko Independent Study Program-en onartua izan ondoren. Truisms saila sortu zuen: testuak baliatuz egindako grabatu-multzo bat. Manhattango hormetan modu anonimoan eskegi zituen.

78

New Yorkeko P.S.1 Institute for Art and Urban Resources-en egon zen erakusgai, Painted Room izenburupean.

79

A Little Knowledge liburua argitaratu zuen. Inflamatory Essays sailari ekin zion.

80

Berarekin lankidetzan maiz ibilitako Peter Nadin artistarekin batera, The Living Series egin zuen, lehenengoz Galerie Rüdiger Schöttl-en (Munich) eta, gero, Galerie Chantal Crousel-en (Paris) erakusgai jarritakoa. Black Book liburua argitaratu zuen.

82

Bere lanetan LED pantailak erabiltzen hasi zen. The Living Series erakusketa Barbara Gladstone Gallery-n egin zen (New York). Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen. Chicagoko Art Institute-n Blair Award saria jaso zuen.

83

Institute of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak (Pennsylvaniako Unibertsitatea, Filadelfia).

84

Rotterdam Kunststichting-en (Rotterdam) eta Kunsthalle Basel-en (Basilea) egon zen erakusgai. The Survival Series sailari ekin zion: zilar eta beltz koloreko xingola itsasgarrien gaineko testuz osatua eta, batzuetan, ordenagailuz sortutako irudiek lagunduta.

85

Under a Rock sailari ekin zion; horretarako, bere lehenengo granito-bankuak sortu zituen.

86

Signs saila jarri zuen ikusgai abenduan Des Moines Art Center-en (Des Moins, Iowa) inauguratutako erakustaldi ibiltarian; 1987an, Aspen Art Museum-era (Aspen, Colorado), San Franciscoko Artspace-ra, Museum of Contemporary Art-era (Chicago) eta Massachusetts Institute of Technology-ko List Visual Arts Center-era (Cambridge) eraman zuten ibiltari.

88

Brooklyn Museum of Art-en egin zuen erakusketa (New York). Signs eta Under a Rock sailak Londresko Institute of Contemporary Arts-en egon ziren erakusgai. Art Breaks egin zuen. Lan horretan, bere aurreko sailetako testuak hartu zituen abiatpuntu; MTVk tarteka eta ausaz eman zituen telebistaz.

89

Solomon R. Guggenheim Museum-en erakutsi zituen lanak (New York); erakusketa horretan, bere testuak proiektatu zituen Frank Lloyd Wrighten eraikinaren barnealdean. Bakarkako erakusketa bat egin zuen Dia Art Foundationen ere (New York), Laments saila erakutsiz.

90

XLIV Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia). Bertan erakusgai jarritako instalazioari pabilioi onenaren Urrezko Lehoia esleitu zioten; gero, Städtische Kunsthalle-n (Düsseldorf) eta, hurrengo urtean, Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka), Albright-Knox Art Gallery-n (Buffalo, New York), Walker Art Center-en (Minneapolis) eta Dallas Museum of Art-en (Dallas) erakutsi zuten.

92

Ydessa Hendeles Art Foundation-en erakutsi zituen lanak (Toronto).

93

Ujazdowski gazteluan (Varsovia) eta Haus der Kunst-en (Munich) egon zen erakusgai.

94

Japonian egin zituen erakusketak Contemporary Art Center-en (Mito) eta Art Gallery Atrium-en (Fukuoka). Skowhegan School of Painting and Sculptureren Skowhegan Medal for Installation eskuratu zuen (Maine). Ohioko Unibertsitateko UniversHonoris Causa Doktore izendatu zuten (Athens).

95

Laments saila jarri zuen erakusgai Williams College Museum of Art-en (Williamstown, Massachusetts).

96

Hirurehun giza hezurrez osatutako Lustmord instalazioa Kunstmuseum des Kantons-en erakutsi zuen (Thurgau, Warth, Suitza) eta, hurrengo urtean, Contemporary Arts Museumera eraman zuten (Houston). Crystal Award esleitu zioten Genevan World Economic Forumek emanda.

97

Installation for Bilbao lana egin zuen espresuki Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazio-erakustaldirako.

98

Instituto Cultural Itaú-n egon zen erakusgai (São Paulo).

99

Banco do Brasil kultura zentroan egin zuen erakusketa (Rio de Janeiro, Brasil).

00

Buenos Airesko Fundación Proak artistaren hainbat instalazio erakutsi zituen.

Artean doktoregoa, Williams College, Williamstown, Massachusetts, 2000.

01

Erakusketak egin zituen Neue Nationalgalerie-n (Berlin; bertan, gainera, hainbat proiekzio eman zituen) eta CAPC – Musée d’Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordele, Frantzia). Festival d’Automne de Parisen parte hartu zuen instalazio batekin, Pitié-Salpêtrièreko Chapelle Saint-Louis-en.

02

Frantziako Errepublikako Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten. Goslar hiriaren Kaiserring saria jaso zuen eta, ondorioz, hiri bereko Mönchehaus Museum für Moderne Kunst-en erakutsi zituen lanak.

03

Artean doktoregoa, Rhode Islandeko Diseinu Eskola, Providence, 2003.

04

Housatonic Museum of Art-ek (Bridgeport, Connecticut) Interface: Jenny Holzer and Media Art erakusketa egin zuen. Kunsthaus Bregenz-en egon zen erakusgai (Bregenz, Austria). Americans for the Arts-ek esleitutako Public Art Network Award jaso zuen (Washington eta New York).

05

Artean doktoregoa, New School University, New York, 2005.

06

Daniel Buren-ekin eta Liam Gillick-ekin batera izan zen hautatua Guggenheim Bilbao Museoaren lehiaketa batean parte hartzeko; helburua Museoaren Hamargarren Urteurrena ospatzea Salbe zubiaren gainean Museoren arkitekturan integratutako artelan bat sortzea zen.

07

LII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia). Massachusetts Museum of Contemporary Art-ek (MASS MoCA, North Adams, Massachusetts) barnealdera proiektatutako instalazioak erakutsi zituen AEBn lehenengoz, eta margolan berriekin egon ziren ikusgai Jenny Holzer – Projections erakusketan.

08

Chicagoko Museum of Contemporary Art-en (MCA) Jenny Holzer: PROTECT PROTECT erakustaldia inauguratu zen; gero, Whitney Museum of American Art-era (New York) eta Fondation Beyeler-era (Riehen, Suitza) eraman zuten. For the Guggenheim instalazioa egin zuen Solomon R. Guggenheim Museume-n (New York). The Missing Peace: Artists Consider the Dalai Lama erakusketan parte hartu zuen San Franciscoko Yerba Buena Center for the Arts-en. Gero, erakusketa Tokioko Daikanyama Hillside Terrace-ra eta Madrilgo Fundación Canalera eraman zuten.

09

Artean doktoregoa, Smith College, Northampton, Massachusetts, 2009.

10

Bi proiekzio instalatu zituen Institute of Contemporary Art-en, Bostonen, Massachusettsen, eta Portland Museum of Art-en, Portlanen, Mainen. Museum of Contemporary Art-ek, Chicago-n, eta Basileako Fondation Beyeler-ek, Suitzan, elkarrekin antolatu zuten Jenny Holzer erakusketa, ondoren BALTIC Centre for Contemporary Art-en, Gatesheaden, Erresuma Batuan, eta DHC/ARTen, Montrealen, Kanadan, aurkeztutakoa. Erakusketak egin zituen New Yorkeko Skarstedt Gallery-n, Parisko Galerie Yvon Lambert-en eta Edinburgoko Talbot Rice Gallery, University of Edinburgh-en.

11

Proiekzio bat instalatu zuen Old Brewery-en, Poznanen, Polonian. Berlingo Neue Nationalgalerie-k artistaren erakusketa homonimo bat inauguratu zuen. Haren lana taldeerakusketa hauetan aurkeztu zen: Skulpturenpark Köln, Kolonia, Museu de Arte Contemporânea Serralves, Oporto, Museum on the Seam, Jerusalem, Stedelijk Van Abbemuseum, Eindhoven, Herbehereak, eta Kunstsammlung Nordrhein-Westfalen, Düsseldorf.

Arte eta Zientzien AEBko Akademia, Cambridge, Massachusetts, 2011.

12

Artistaren erakusketak inauguratu ziren L&M Arts galerian (Los Angeles, Venezia) eta Sprüth Magers Lee (Londres) galerian.
Sprüth Magers Berlin (Berlin) galerian Endgame erakusketa aurkeztu zen, gero New Yorkeko Skarstedt Fine Art galeriara eraman zutena.

13

Pearl Lam (Hong Kong) eta The Rooms (Saint John’s, Newfoundland and Labrador, Kanada) galerietan artistaren erakusketak antolatu ziren.

14

New Yorkeko Cheim & Read galerian artistaren erakusketa bat inauguratu zen.
São Pauloko (Brasil) Arte Modernoaren Museoak erakusketa hau aurkeztu zuen: Projeto Parede: Jenny Holzer.

15

Somerseteko Hauser & Wirth (Bruton, Erresuma Batua) eta Bostongo The Barbara Krakow Gallery galeriek Holzer-en erakusketak antolatu zituzten.
Correr Museoak (Venezia) Jenny Holzer. War Paintings erakusketa inauguratu zuen.

16

Holzer-en obrak October Salon delakoaren 56. edizioan egon ziren erakusgai; edizioBelgradeko Kultur Etxean egon, The Pleasure of Love izenburupean, jarri zituzten erakusgai.
Lune Rouge eta Art Projects Ibiza erakundeek, Sprüth Magers galeriarekin elkarlanean, Jenny Holzer: Are You Alive? erakusketa aurkeztu zuten Ibizan.

Arte eta Letren Ordenako zalduna, Kultura Ministerioa, Frantzia, 2016.

Ohorezko kidea, Arteen Errege Akademia, Londres, 2016.

17

MASS MoCA Museoak (North Adams, Massachusetts) eta Hauser & Wirth galeriak (Zürich) artistaren erakusketa bana aurkeztu zuten.
Woodstock-eko Blenheim jauregian (Oxfordshire, Ingalaterra) Holzer-en erakusketa bat inauguratu zen, eraikinaren kanpoaldean proiektatu zen On War obra barne.

Arteen Nazioarteko Domina, AEBko Estatu Departamentua, Washington D.C., 2017.

18

Londresko Tate Modern museoak Artist Rooms: Jenny Holzer aurkeztu zuen.

Los Angeles; New York; Washington D.C.; Miami eta Tallahassee (Florida): It Is Guns, 2018ko martxoaren 9an. Errepikapena Chicagon, Los Angelesen, New Yorken, Miamin eta Dallasen (Texas) martxoaren 16an; New Yorken martxoaren 23an; Chicagon, Washington D.C.n eta Atlantan (Georgia) martxoaren 24an; New Yorken apirilaren 28an; New Yorken abuztuaren 16an eta 17an; Washington, D.C.n abuztuaren 19an; New Yorken abuztuaren 24an eta 25ean; Washington D.C.n irailaren 11n; New Yorken eta Washington D.C.n irailaren 13an; Columbusen (Ohio) irailaren 20an eta abenduaren 27an; Albanyn (New York) urriaren 5ean eta 6an; eta Miamin abenduaren 4an eta 6an.

Arte eta Letren AEBko Akademia, New York, 2018.

19

Instalazio bat egin du Gamec galeriarako (Palazzo della Ragione, Bergamo, Italia).

Jenny Holzer. Zera deskribaezina erakusketa garrantzitsua inauguratu da Guggenheim Bilbao Museoan.

Arte Moderno eta Garaikidearen Museo Nazionala, Seul: For You: Jenny Holzer, 2019ko azaroaren 23tik 2020ko uztailaren 5era.

Washington D.C.: Impeach, 2019ko urriaren 15ean. Errepikapena New Yorken (urriaren 16an eta 29an), Washington D.C.n (urriaren 30ean) eta Miamin (Florida) (abenduaren 5ean).

Rockefeller Center, New York: Vigil, 2019ko urriaren 10etik 12ra.

20

Chicagoko Unibertsitatea: You Be My Ally, 2020ko urriaren 5etik abenduaren 4ra.

Washington D.C.; Atlanta, Macon eta Columbus, Georgia; Charlotte, Durham eta Raleigh, Ipar Karolina; Detroit eta Flint, Michigan; Madison eta Milwaukee, Wisconsin; Miami, Florida; Filadelfia eta Pittsburgh, Pennsylvania; eta AEBko beste hamalau hiri: You Vote, 2020ko abuztuaren 31tik azaroaren 8ra eta 2020ko abenduaren 14tik 2021eko urtarrilaren 5era.

Partekatu