Argazkia: © Carlo Favero
Crespo, June
Iruñea, 1982

19
82
Iruñean jaio zen.
05
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Bilbon. Artelekuk Donostian antolatutako praktika artistikoko Lupa eta imana tailerrean parte hartu zuen.
06
Egonaldia egin zuen KUB Kunsthaus Bregenzen, Austrian.
10
Artearen Sorkuntza eta Ikerketako Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Bilbon. Montehermoso Kulturunearen Artea eta Ikerketa Beka jaso zuen. Haren lana Antes que todo erakusketa kolektiboan sartu zen, 2 de Mayo Arte Zentroan (CA2M) aurkeztua, Madrilen.
13
Eusko Jaurlaritzak sormen-jarduera aitortzeko emandako Gure Artea saria jaso zuen. Donostiako San Telmo Museoan egindako 1813 Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketa kolektiboan haren obretako batzuk sartu ziren.
14
Egonaldi artistikoa egin zuen IASPISen (International Programme for Visual and Applied Arts), Stockholmen, Suedia. Haren lanak New Yorkeko P-exlamation-en aurkeztutako Hitting it off erakusketa kolektiboan erakutsi zituzten.
15
Amsterdamgo De Ateliers egonaldi-programan parte hartu zuen. Cosa y tú aurkeztu zuen Bilboko CarrerasMugica Galerian.
16
Vigoko MARCO Museoak Kanal erakusketa eskaini zion, Ziklo Intersexualaren barruan. Bartzelonako etHALL galerian Chance Album n.º1 bakarkako erakusketa egon zen ikusgai. Bilboko Azkuna Zentroak haren obra sartu zuen Fluxesfeverfuturesfiction erakusketan. Montemadrid Fundazioak deitutako 2017ko Belaunaldia sarietan irabazlea izan zen.
17
Egonaldia amaitu zuen De Ateliersen. Bilboko CarrerasMugica Galeriak Ser dos erakusketa eskaini zion. Madrilgo Casa Encendidak Cresporen lana erakutsi zuen 2017ko Belaunaldia erakusketaren zati gisa; eta Amsterdamgo De Ateliersek Deep State erakusketan sartu zuen.
18
Radio Nacional de Españak emandako Arte Plastikoen Begi Kritikoa saria jaso zuen, eta Botín Fundazioaren Arte Plastikoen Beka ere bai. Cresporen obra erakusketa kolektibo hauetan sartu zen: Querer parecer noche, 2 de Mayo Arte Zentroan (CA2M), Madrilen; eta internal view, Varsoviako Stereo galerian; eta Paulo Cunha e Silva Sarian, Portoko Udal Galerian, Oporton, besteak beste.
19
María José Jove Fundazioaren Nazioarteko VII. Arte Saria jaso zuen. Oportoko Certain Lack of Coherence erakundeari No Osso erakusketa eskaini zion. Cresporen obrak honako erakusketa kolektibo hauetan egon ziren ikusgai: Drowning in a Sea of Data, Madrilgo La Casa Encendidan; Una dimensión ulterior, Valladolideko Patio Herreriano Museoan; En caída libre, CaixaForumen, Bartzelonan; eta 9kg de oxigénio, Portoko Udal Galerian, Oporton, besteak beste.
20
Helmets monografikoa inauguratu zen Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Vitoria-Gasteizen. Madrilgo Heinrich Ehrhardt Galeriak Voy, sí erakusketa eskaini zion. Madrilgo CentroCentron aurkeztutako A través de la arena, erakusketa kolektiboan sartu zen.
21
P/////AKTek, Amsterdamen, Am I an Object monografikoa eskaini zion artistari. Cresporen obra erakusketa hauetan sartu zen: Itinerarios XXVI, Santanderko Botín Zentroan aurkeztua; eta El sentido de la escultura, Bartzelonako Fundació Mirón.
22
Haren eskulturak Veneziako 59. Bienaleko The Milk of Dreams erakusketa nagusian sartu ziren. Boloniako P420 galeriak Acts of Pulse monografikoa eskaini zion. Bilboko CarrerasMugica Galeriak Entre alguien y algo bakarkako erakusketa antolatu zuen. Catalina D’Anglade ARCOmadrid 2022 saria eman zioten.
23
Vieron su casa hacerse campo erakusketa inauguratu zen Madrilgo CA2M 2 de Mayo Zentroan. Milango Matteo Visconti di Modrone Saria eskuratu zuen.
24
Guggenheim Bilbao Museoak June Crespo. Baskularra erakusketa monografikoa aurkeztu zuen. Herbeheretako La Haya 1646.nl espazioak their weft, the grass erakusketa eskaini zion. Cresporen lana honako erakusketa kolektibo hauetan egon zen ikusgai: Larruak eta izurrak, Tabakaleran, (Donostia); eta Hacer paisaje, Valentziako Arte Modernoaren Institutuan, IVAM.