Argazkia: © Sandra Still

Still, Clyfford

Grandin, AEB, 1904-Baltimore, AEB, 1980 | Baltimore, Maryland, 1980

Clyfford Still | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

04

Azaroaren 30ean jaio zen Grandin-en (Ipar Dakota). Txikitatik marrazkiaren munduan sartu zen modu autodidaktikoan.

25

New Yorkera bidaiatu zuen eta Art Students League-n eman zuen izena. Hala ere, berehala utzi zuen eskola ezer ez zuela ikasiko pentsatuta.

26

Spokane University-n (Washington) sartu zen eta hurrengo urtean utzi zuen.

31

Berriz ere Spokane University-n (Washington) sartu zen eta bi urte beranduago Artean lizentziatu zen.

33

Arte Ederretako eskolak ematen hasi zen Washington State College-n (Pullman, Washington) eta 1941 arte jarraitu zuen han. 1935ean, master-titulua eskuratu zuen han.

34

Uda hori eta hurrengoa Trask Foundation-en (Saratoga Springs, New York) pasa zituen.

35

New Yorkeko National Academy of Design-en urteroko erakusketan parte hartu zuen.

41

Kaliforniara lekualdatu zen.

43

Bakarkako lehen erakusketa egin zuen San Francisco Museum of Art-en (San Francisco, Kalifornia).
Eskolak ematen hasi zen Richmond Professional Institute-n (Virginia) eta bi urtez izan zen bertan.

45

New Yorkera joan zen bizitzera. Mark Rothko-k Peggy Guggenheim aurkeztu zion eta honek bere Art of This Century galeriaren (New York) Udazkeneko Erakusketan parte hartzera gonbidatu zuen.

46

Bakarkako erakusketa egin zuen Art of This Century-n (New York).
San Franciscora itzuli eta eskolak ematen hasi zen California School of Fine Arts-en; bertan, lau urte egin zituen.

47

Bakarkako bi erakusketa egin zituen, California Palace of the Legion of Honor-en (San Francisco, Kalifornia) eta Betty Parsons Gallery-n (New York).

48

Mark Rothko, David Hare, William Baziotes edo Robert Motherwell bezalako artistekin batera, Subjects of the Artist eskola ezagunaren sorreran lan egin zuen eta hurrengo urtean itxi zuten.

50

Betty Parsons Gallery-n (New York) eta Metart Gallery-n (San Francisco, Kalifornia) egin zuen erakusketa. New Yorkera joan zen bizitzera.

51

Betty Parsons Gallery-n (New York) jarri zituen bere lanak erakusgai.

52

Urtebetez, eskolak eman zituen City University-ren Brooklyn College-n (New York).
Fifteen Americans erakusketan parte hartu zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) zazpi pintura erakusgai jarriz.
Erakusketarik gabeko zazpi urteko aldia hasi zuen.

59

Albright-Knox Art Gallery-k (Buffalo, New York) artistak berak aukeratutako hirurogeita hamabi lanen atzera begirako garrantzitsua egin zuen.

60

Ikastaro bat eman zuen artista gonbidatu gisa University of Colorado-n (Boulder, Colorado).

61

Westminster-etik (Maryland) gertu zegoen landetxe batera joan zen bizitzera.

62

Buffalo Fine Arts Academy-ko (Buffalo, New York) kide izendatu zuten.

63

University of Pennsylvania-ren (Fildaldelfia) Institute of Contemporary Art-en inaugurazioan jarri zituen bere lanak erakusgai.

64

Hogeita hamar lan inguru eman zizkion dohaintzan Albright-Knox Art Gallery-ri (Buffalo, New York).

66

Albright-Knox Art Gallery-k (Buffalo, New York) bere bilduman zeuden artistaren lanak jarri zituen erakusgai eta areto iraunkorra eskaini zion.

67

Maryland Institute College of Art-ek (Baltimore, Maryland) Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen.

69

New Yorkeko Marlborough-Gerson Gallery-k artistari erositako pintura-saila jarri zuen erakusgai.

71

Corcoran Gallery of Art-en (Washington) erakusketa bienalean parte hartu zuen.

72

American Academy of Arts and Letters-en Pintura Merezimenduaren saria jaso zuen, baina diruari uko egin zion.
North Dakota State University-k (Fargo, Ipar Dakota) Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen.

75

San Francisco Museum of Modern Art-ek (San Francisco) haren pinturari eskainitako areto iraunkorra inauguratu zuen.
Skowhegan School of Painting and Sculpture-k (Maine) Skowhegan Medal for Painting saria eman zion.
Hogeita zortzi pintura eman zizkion dohaintzan San Francisco Museum of Modern Art-i.

76

San Francisco Museum of Modern Art-en hogeita hamasei lan jarri zituen erakusgai.
San Francisco Art Institute-k Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen

78

New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide izendatu zuten.

79

Metropolitan Museum of Art-en (New York) egin zuen erakusketa.

80

University of Maryland-ek Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuen.
Ekainaren 23an hil zen Baltimore-n (Maryland).
Uztailean, Albright-Knox Art Gallery-k (Buffalo, New York) eta Los Angeles County Museum of Art-ek (Kalifornia) bi erakusketa egin zituzten haren omenez.

Partekatu