Kapoor, Anish

Bonbai, India, 1954

Anish Kapoor | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

73

India atzean utzi eta Ingalaterrara joan zen bizitzera. Londresko Hornsey College of Arten aritu zen ikasten eta beste artista batzuekin harremanetan jarri zen lehen aldiz.

77

Chelsea School of Art-en ikasten ari zela, Londresko Royal Academy of Arts-en antolatutako Young Contemporaries taldeko erakusketan aurkeztu zuten Kapoor-en lana.

79

Irakasle lanpostu bat onartu zuen Wolverhampton Polytechnic-en, Midlands eskualdean. Berea urreneko lanak sortu zituen pigmentuak erabiliz: 1.000 izen (1,000 Names) saila.

80

Bere aurreneko bakarkako erakusketa antolatu zuten Parisko Galerie Patrice Alexandre-n. Bertan, 1.000 izen (1,000 Names) saileko zenbait lan aurkeztu zituzten.

81

Erakusketa honetan parte hartu zuen: British Sculpture in the Twentieth Century: Part Two, Symbol and Imagination 1951-1980, Whitechapel Art Gallery, Londres.

82

Pigmentuz landutako eskulturak jarri zituen ikusgai Londresko Lisson Gallery-n.

83

Bakarkako erakusketa hauek antolatu ziren leku hauetan: Galerie ‘t Venster, Rotterdam; Walker Art Gallery, Liverpool (ondoren Lyongo Le Nouveau Musée-n ikusgai jarria), eta Lisson Gallery, Londres.

84

Kapoorrek bere aurreneko erakusketa egin zuen Estatu Batuetan, New Yorkeko Barbara Gladstone Gallery-n. Lan guztiak saldu ziren erakusketa inauguratu aurretik, eta oso harrera ona izan zuen kritikaren aldetik.

85

Bakarkako erakusketa bat izan zuen Basileako Kunsthalle-n, ondoren Eindhovengo (Holanda) Stedelijk Van Abbemuseum-en ikusgai egon zena.

86

Bigarren bakarkako erakusketa bat izan zuen Barbara New Yorkeko Gladstone Gallery-n, hirian hartzen ari zen ospearen erakusgarri. Leku hauetan ere antolatu ziren artistaren bakarkako erakusketak: Kunstnernes Hus, Oslo; Albright-Knox Art Gallery, Buffalo (New York), eta University Gallery, Massachusetts University (Amherst, EAB).

87

Gauzen bihotza (At the Hub of Things) lana “hutsezko lanei” emandako bidearen gailurra izan zen. Pieza horien sortze prozesuaren ondoriozkoak dira harriz egindako bere aurreneko lanak. Bakarkako erakusketak izan zituen Sydneyko Ray Hughes Gallery-n eta Brisbaneko Museum of Contemporary Art-en.

88

Funtsezkoa izango zen bere lan bat, Adan (Adam), hasi zuen. Bakarkako erakusketa bat izan zuen Londresko Lisson Gallery-n. 2

89

Bere lana leku hauetan egon zen ikusgai: Barbara Gladstone Gallery, New York; Kohji Ogura Gallery, Nagoya (Japonia) eta Lisson Gallery, Londres.

90

Kapoor Britainia Handiaren ordezkari izan zen Veneziako Biennale di Venezian. Bertan, Duemila saria jaso zuen, Artista Gazte Onenari emana. Homi K. Bhabha ezagutu zuen. Londresko Tate Gallery-k Anish Kapoor: Drawings aurkeztu zuen.

91

Turner saria jaso zuen. Bakarkako erakusketak izan zituen Madrilgo Velázquez jauregian eta Hannoverreko Kunstvereinen.

92

Documenta IXn parte hartu zuen Kasselen, Linboan behera (Descent into Limbo, 1992) lanarekin. Horretarako propio eraikin bat egin behar izan zen, artistaren lana barnean hartzeko. Sevillako Expo 92rako, David Connor arkitektoarekin aritu zen elkarlanean Hutsune baterako eraikina (Building for a Void) sortzeko. San Diegoko Museum of Contemporary Art-ek artistaren bakarkako erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren leku hauetan ikusi ahal izan zena:Des Moines Art Center, Des Moines (Iowa); National Gallery of Canada, Ottawa, eta Power Plant Contemporary Art Gallery, Toronto.

93

Erakusketak izan zituen Tel Aviv Museum of Art-en eta Barbara Gladstone Gallery-n, New Yorken. Lankidetzazko bi proiektu gauzatu zituen arlo desberdinetan: dantza ikuskizun baterako eszenatokiaren diseinua eta musika arloko elkarlan bat, bost eskultura barnean hartu zituena.

94

Moderna Galerija-k (Ljubljana) eta Kohji Ogura Gallery-k (Nagoya) artistaren bakarkako erakusketa bana aurkeztu zuten.

95

Kapoorrek ispiluz egindako aurrenetako lan bat, Mundua ahuspez jarriz (Turning the World Upside Down, 1995), Fondazione Prada-n instalatu zen, Milanen. Tilburgeko (Holanda) De Pont Foundation for Contemporary Art-ek Anish Kapoor erakusketa aurkeztu zuen. Gainera, Kapoorren lana Tokioko Nishimura Gallery-n eta Londresko Lisson Gallery-n egon zen ikusgai.

96

Anish Kapoor: Sculptures eta Anish Kapoor: Two Sculptures erakusketak Turkuko (Finlandia) Aboa Vetus & Ars Nova-n eta Cambridgeko Kettle’s Yard-en aurkeztu ziren, hurrenez hurren.

97

Honoris Causa doktore izendatu zuten London Institute-k eta Leeds University-k. Arte all’Arte 2n parte hartu zuen, San Gimignanoko (Italia) Associazione Arte Continua-k antolatutakoan.

98

Artistaren bakarkako erakusketak egin ziren leku hauetan: Centro Galego de Arte Contemporánea, Santiago Compostelakoa; CAPC, Musée d’art contemporain de Bordeaux; Galleria Massimo Minini, Brescia; Gladstone Gallery, New York; Hayward Gallery, Londres, eta Chapelle de la Salpetrière, Paris.

99

Honoris Causa doktore izendatu zuen Wolverhamptongo Unibertsitateak. Ohorezko Kide izendatu zuen Londresko Royal Academy of Arts-ek. Neil Thomas ingeniariarekin batera, Taratantara instalazioa sortu zuen BALTIC Centre for Contemporary Art-en, Gatesheaden (Erresuma Batua).

00

Londresko Lisson Gallery-k Blood bakarkako erakusketa aurkeztu zuen. Taratantara (1999) Napolesko Piazza del Plebiscito-n egon zen ikusgai. Munduaren ertzean (At the Edge of the World) instalazio iraunkorra sortu zuen Axel Vervoordt Kanaal-erako, Wijnegemen (Belgika).

01

Ohorezko Kide izendatu zuen Royal Institute of British Architects-ek. Bakarkako erakusketak izan zituen Helsinkiko Kunsthalle-n eta New Yorkeko Gladstone Gallery-n. Nottingham Playhouse-k Erresuma Batuan aire zabalean instalatzeko zen bere aurreneko lana enkargatu zion Kapoorri: Zeruaren ispilua (Sky Mirror).

02

Cecil Balmond ingeniariaren laguntza teknikoarekin, Marsyas sortu zuen Londresko Tate Modern-eko Turbinen aretoko Unilever sailerako.

03

Britainiar Inperioko Ordenaren Komandante izendatu zuten, arteei egindako ekarriagatik. Ene aberri gorria (My Red Homeland, 2003) izen bereko erakusketa batean aurkeztu zen, Bregenzeko (Austria) Kunsthaus Bregenz-en. Artistaren erakusketa bana egin zen Napolesko Museo Archeologico Nazionale di Napoli-n eta San Gimignanoko Galleria Continua-n (Italia). Eskari bat jaso zuen Future Systems-ekin batera egiteko, Napolesko Traiano metro-geltokirako.

04

Kapoorrek Estatu Batuetan egindako aurreneko lan publikoa, Hodeietarako atea (Cloud Gate), Chicagoko Millennium Park-en instalatu zuten. Artistaren bakarkako erakusketak antolatu zituzten leku hauetan: Gladstone Gallery, New York; Galleria Massimo Minini, Brescia, eta Musée des arts contemporains du Grand-Hornu de Boussu, Belgika. Lehiaketa bat irabazi zuen New Yorkeko British Memorial Garden-erako monumentu bat sortzeko, 2001ean World Trade Center-eko erasoaren soldadu eta biktima britainiarren omenezko parke berrirako. Kapoorren Titulurik gabea (Untitled) (2004) lana Castello di Ama de Gaiole-n instalatu zuten, Chiantin (Italia).

05

Japanese Mirrors bakarkako erakusketa Tokioko SCAI The Bathhouse-n jarri zuten ikusgai. Arte all’Arte 10en parte hartu zuen, Associazione Arte Continua-k antolatutakoan, Torrione di Sant’Agostino-n instalazio iraunkor bat sortuz, San Gimignanon (Italia).

06

Bere aurreneko erakusketa egin zuen Hego Amerikan, Rio de Janeiroko Banco do Brasil kultur zentroan. Erakusketa, Anish Kapoor: Ascension izenburua zuena, Brasilian eta São Paulon egon zen ondoren ikusgai. Zeruko ispilua (Sky Mirror, 2006) New Yorkeko Rockefeller Center-en aurkeztu zuten. Malagako Arte Garaikideko Zentroak Anish Kapoor: My Red Homeland erakusketa aurkeztu zuen. 4

07

Nantesko Musée des Beaux-Arts-ek (Frantzia) Svayambh (2007) lana jarri zuen ikusgai. Lan hori bera, urte horretan bertan, artistaren beste lan batzuekin batera egon zen ikusgai Anish Kapoor: Svayambh erakusketan, Municheko Haus der Kunst-en. Erakusketa bana egin zitzaion New Yorkeko Gladstone Gallery-n eta Beijingeko Galleria Continua-n.

08

Anish Kapoor: Past, Present, Future erakusketa izan zuen Bostongo Institute of Contemporary Art-en. Londresko Royal Institute of British Architects-ek Place/No Place: Anish Kapoor in Architecture aurkeztu zuen. Berlingo Deutsche Guggenheim-ek Oroimena (Memory, 2008) lana aurkeztu zuen, museo horretarako propio eskariz sortua eta ondoren, 2009-2010ean, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en ikusgai egon zena. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Gladstone Gallery, New York; Arthur M. Sackler Gallery, Smithsonian Institution, Washington DC; eta Museo de Santa Clara, Murtzia(Espainia). Tees haraneko erraldoiak (Tees Valley Giants) proiektua aurrera eramateko asmoaren berri eman zuen, Ingalaterrako ipar-ekialdean, Middlesbrough, Stockton, Redcar, Hartlepool eta Darlingtonen kokatutako tamaina handiko eskultura publikoen saila, Cecil Balmond ingeniariarekin lankidetzan egindakoena.

09

Brightongo Jaialdiaren zuzendari artistiko izendatu zuten eta bere lana hirian eta inguruan jarri zuten ikusgai. Vienako MAK Österreichisches Museum für angewandte Kunst/Gegenwartskunst-ek Anish Kapoor: Shooting into the Corner aurkeztu zuen eta Londresko Royal Academy of Arts-ek Anish Kapoor (2010ean Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai egon zena). Los Angelesko Regen Projects-ek Anish Kapoor: Drawings aurkeztu zuen.

10

The Royal Parks eta Serpentine Gallery-k Anish Kapoor: Turning the World Upside Down aurkeztu zuten, tamaina handiko lau eskulturak osatutako erakusketa, kanpoalderako sortuak eta Londresko Kensington Gardens-en instalatutakoak. Temenos (2010) eskultura publikoa, Tees haraneko erraldoiak (Tees Valley Giants) proiektukoa, Middlesbroughen instalatu zuten. Kapoorren Ispilu zerutarra (Celestial Mirror, 2010) lana Petersburgoko Hermitage Museoan egon zen ikusgai. ArcelorMittal orbita (ArcelorMittal Orbit) handia eraikitzeko eskaria jaso zuen Londresko 1012ko Olinpiadetarako.

11

Guggenheim Bilbao Museoak Zuhaitz garaia eta begia (Tall Tree and the Eye, 2009) lana erosi zuen. Leviatan (Leviathan, 2011) lana sortu zuen, Parisko Grand Palais-en izandako Monumentarako propio asmatua eta Ai Weiwei artistaren lanari eskainia. Veneziako Bienalean parte hartu zuen Goraldia (Ascension, 2006) lanarekin, Basilica di San Giorgio-n instalatua, Isola di San Giorgio Maggiore-n.

Japoniako Eskulturako Praemium Imperiale saria jaso zuen.

12

Haren Orbit monumentala inauguratu zuen Queen Elizabeth Park-en (Londres).
Parsifal obrarako eszenografia diseinatu zuen Het Muziektheatre antzokian (De Nederlands Opera, Amsterdam).
Artistaren erakusketa monografiko garrantzitsuak antolatu ziren toki hauetan: De Pont Museum of Contemporary Art (Tilburg, Herbehereak); Pinchuk Arte Zentroa (Kiev); MCA Australia (Sidney); eta Leeum – Samsung Arte Museoa (Seul).

13

Kapoor in Berlin erakusketa garrantzitsua antolatu zen Martin-Gropius-Bau eraikinean (Berlin).
Azken lanak Galleria Continua galerian (Le Moulin, Frantzia) eta Sakıp Sabancı Müzesi museoan (Istanbul) jarri zituen ikusgai.
Matsushimako (Japonia) Lucerne Festival jaialdiaren harira, Ark Nova entzungela mugikorra egin zuen Arata Isozaki arkitektoarekin batera.

14

Ark Nova instalatu zen Lucerne Festival jaialdian (Sendai, Japonia).
Descension pieza ikusgarria egin zuen Kochi-Muziris Biennale-rako (Kochi, India).

15

Haren Ascension obra instalatu zen Follia Continua erakusketaren harira (Galleria Continua, San Gimignano, Italia).
My Red Homeland erakusketa inauguratu zen Moskuko Judutarren Museoan eta Tolerantziaren Zentroan.
Lyongo Bienalaren zela-eta, Anish Kapoor chez Le Corbusier erakusketa antolatu zen La Tourette-n (Lyon, Frantzia).
Haren obra monumentalak Versailles-ko (Frantzia) jauregiko lorategietan instalatu ziren.
Descension Galleria Continua galerian (San Gimignano, Italia) aurkeztu zen.

16

Kapoorri eskainitako erakusketa monografiko garrantzitsu bat inauguratu zen Museo d’Arte Contemporanea museoan (Erroma). Casamadre Arte Contemporanea museoak ere (Napoli) artistari buruzko erakusketa bat egin zuen.
Descension instalatu zen Sena ibaian (Paris), Nuit Blanche 2016 ekitaldiaren harira.
Londreseko English National Opera-ren Tristan and Isolde obrarako eszenografia diseinatu zuen.
Archaeology: Biology erakusketa inauguratu zen MUAC – Museo Universitario Arte Contemporáneo museoan (UNAM, Mexiko Hiria).

17

Musée d’Art modern et contemporain museoak (Saint–Ètienne Mètropole, Frantzia) My Red Homeland erakusketa antolatu zuen.
Places of Origin–Monuments for the 21st Century instalatu zen MAST Foundation-en (Bolonia, Italia).
Descension inauguratu zen Brooklyn Bridge Park-en (Public Art Fund, New York).
Stackhouse egin zuen Winnipeg Warming Huts erakusketaren harira (Manitoba, Kanada).
Sky Mirror (for Hendrik) (2017) instalatu zen, modu iraunkorrean, De Pont Museum of Contemporary Art museoan (Tilburg, Herbehereak).

18

Haren obrak Beppu Park-en (Japonia) instalatu zen, Anish Kapoor in Beppu erakusketaren harira.
Anish Kapoor–Works, Thoughts, Experiments izenarekin, haren obrak Portoko (Portugal) Museu de Arte Contemporânea de Serralves museoaren barruan eta kanpoan instalatu ziren.
Anish Kapoor erakusketa antolatu zen PUNKT Ø Galleri F 15 galerian (Moss, Norvegia).
Azken obrak aurkeztu zituen Another (M)other erakusketan, Galerie Kamel Mennour galerian (Paris).

19

Anish Kapoor inauguratu zen Pitzhanger Manor & Gallery-n (Londres), hura berriro ireki ondoren.

Partekatu