Katz, Alex

New York, 1927

Captura de pantalla 2021 02 18 a las 12 31 20

19

46

Cooper Union School of Art-en ikasi zuen, New Yorken.

49

Skowhegan School of Painting and Sculpture-n ikas izuen, Skowheganen (Maine, AEB).

51

Jean Cohen and Alex Katz: Paintings parte hartu zuen, Peter Cooper Gallery-n, New Yorken.

54

New Yorkeko Roko Gallery-k Katzen aurreneko bakarkako erakusketa aurkeztu zuen.

55

Aurreneko collageak egin zituen. 1957 Lehenbiziko aldiz heldu zion sakonetik erretratugintzari.

59

Eskolak eman zituen Brooklyn School-en, New Yorken. Aurreneko ebakien lanak egin zituen.

60

Young America 1960: Thirty American Painters under Thirty-six erakusketan parte hartu zuen, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek antolatutakoan. Erakusketa leku hauetan ikusi ahal izan zen ondoren: Baltimore Museum of Art; Contemporary Arts Center, Cincinnati; City Art Museum, St. Louis, eta Columbus Gallery of Fine Arts, Columbus (Ohio). Dekoratuak eta jantziak diseinatzen hasi zen Paul Taylor koreografoarentzat.

61

Erakusketa bana egin zuen Stable Gallery-n eta Mili-Jay Gallery-n, New Yorken.

64

Katzen lana Recent Landscapes by Eight Americans taldeko erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en antolatutakoan, eta ondoren AEBko eta Europako hainbat erakundetan ikusi ahal izan zen.

69

Erakusketa bana izan zuen Mont Chateau Lodge-n, Morgantownen (Mendebaldeko Virginia, AEB) eta Phyllis Kind Gallery-n, Chicagon.

70

Erakusketa bat izan zuen Fischbach Gallery-n, New Yorken.

71

Utahko Unibertsitateko Utah Museum of Fine Arts-ek, Salt Lake Cityn, artistaren lanaren erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Art Gallery, Kaliforniako Unibertsitatea (San Diego); Minnesota Museum of American Art, St. Paul; eta Wadsworth Atheneum, Hartford (Connecticut).

72

Beka bat jaso zuen, John Simon Guggenheim Memorial Foundation-ek emana.

73

Erakusketa bana izan zuen Helsinkiko Assa Galleria-n eta New Yorkeko Marlborough Gallery-n. 2 Katzen lana Biennial Exhibition: Contemporary American Art erakusketan egon zen ikusgai, Whitney Museum of American Art-en, New Yorken, antolatutakoan.

74

New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek Alex Katz Prints aurkeztu zuen, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Virginia Museum of Fine Arts, Richmond (Virginia); Utah Museum of Fine Arts, Salt Lake City; Santa Barbara Museum of Art, Santa Barbara (Kalifornia); University Gallery, Minnesotako Unibertsitatea (Minneapolis), eta Indianapolis Museum of Art, Indianapolis.

75

Erakusketak izan zituen leku hauetan: Marlborough Fine Art, Londres; Galerie Arnesen, Kopenhage; Galerie Marguérite Lamy, Paris, eta Marlborough Gallery, New York.

76

Erakusketa bana izan zuen New Yorkeko eta Torontoko Marlborough Gallery-n. Beka bat jaso zuen, National Endowment for the Arts-ek emana (Washington, DC), Paul Taylorren Polaris ikuskizunerako dekoratua eta jantziak diseinatzeko.

77

Alex Katz: Recent Paintings erakusketa antolatu zuten Fresno Arts Center and Museum-en, Fresnon (Kalifornia). Erakusketa leku hauetan egon zen ondoren ikusgai: Kaliforniako Estatuko Unibertsitatearen arte galeriak, Long Beach; Seattle Art Museum, Seattle; eta Vancouver Art Gallery, Vancouver (Kanada).

78

Beka bat jaso zuen, Estatu Batuetako gobernuak emana, Sobietar Batasunarekin kultur eta hezkuntza arloko truke-programa batean parte hartzeko.

79

Erakusketa bana izan zuen Brooke Alexander Gallery-n eta Robert Miller Gallery-n, New Yorken. Katzen lana The Decade in Review: Selections from the 1970s erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en antolatutakoan.

80

Alex Katz: Scale and Gesture erakusketa antolatu zuten Queens Museum of Art-en, New Yorken. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Marlborough Gallery, New York; Mira Godard Gallery, Toronto; eta Middendorf/Lane Gallery, Washington, DC.

81

Katzen lana leku hauetan aurkeztu zuten: Birmingham Museum of Art, Birmingham (Alabama); Portland Center for the Visual Arts, Portland (Oregon), eta Contemporary Arts Center, Cincinnati.

82

Erakusketak izan zituen leku hauetan: Mira Godard Gallery, Toronto; Brooke Alexander Gallery, New York; Marlborough Gallery, New York; eta Marlborough Fine Art, Londres.

83

New Yorkeko Marlborough Gallery-k artistaren azkeneko lanen erakusketa aurkeztu zuen.

84

Harlem Station sortu zuen, ebakinez osatutako murala, Chicagoko “L” Harlem geltokian instalatu zutena. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Picker Art Gallery (Colgate University, Hamilton, New York); Asher/Faure Gallery, Los Angeles; eta Benjamin Mangel Gallery, Filadelfia. Honoris Causa doktore izendatu zuen Watervilleko (Maine) Colby College-k.

85

Chicago Bar Association elkarteak Award for Art in Public Places saria eman zion Katzi. Bere lanaren erakusketak antolatu zituzten Tokioko Marlborough Fine Art-en eta New Yorkeko Robert Miller Gallery-n.

86

Katzen lanaren atzera begirako erakusketa bat antolatu zuten New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en, ondoren Miamiko Center for the Fine Arts-en ikusi ahal izan zena.

87

Mary Buckley Award saria jaso zuen, Brooklyngo (New York) Pratt Institute-k emana, eta Queens Museum of Art Award for Lifetime Achievement saria ere.

88

New Yorkeko Brooklyn Museum of Art-ek artistaren grabatuen atzera begirako erakusketa aurkeztu zuen. Skowheganeko (Maine, AEB) Skowhegan School of Painting and Sculpture-ko Kide Emeritu izendatu zuten.

89

Erakusketa bana izan zuen Municheko Galerie Bernd Klüser-en eta Scottsdaleko (Arizona) Riva Yares Gallery-n.

90

Making Faces: Self-Portraits by Alex Katz erakusketa aurkeztu zuten North Carolina Museum of Art-en, Raleighen, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Newark Museum, Newark (New Jersey), eta Speed Art Museum, Louisville (Kentucky). Alex Katz: Recent Paintings erakusketa antolatu zuten Londresko Institute of Contemporary Artsen.

91

Alex Katz: A Drawing Retrospective aurkeztu zuten Uticako (New York) Munson-Williams Proctor Arts Institute-ren Museum of Art-en, ondoren leku hauetan ikusgai jarria: Colby College Museum of Art, Waterville (Maine), eta Arkansas Arts Center, Little Rock (Arkansas). Katzen lanaren erakusketak antolatu zituzten Honoluluko Contemporary Museum-en eta New Yorkeko Marlborough Gallery-n.

93

New Yorkeko Marlborough Gallery-k Alex Katz: Paintings aurkeztu zuen. Irribarreak (Smiles) saila hasi zuen, 1993 eta 1994 urte bitartean egindako hamaika mihisek azkenean osatutakoa.

94

Madrilgo Galería Marlborough-ek artistaren lanaren erakusketa bat aurkeztu zuen, Irribarreak saila barne.

95

Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-ek Alex Katz: American Landscape aurkeztu zuen.

96

Watervilleko (Maine) Colby College Museum of Art-ek hegal berri bat inauguratu zuen bertako eraikinean: Paul Schupf Gallery for the Works of Alex Katz. Bertan, museoaren bildumakoak diren artistaren lanen aukeraketa bat jarri zen ikusgai, 700 bat pieza (Katzek dohaintzan emandako 400etik gora pieza barne). Baltimore Museum of Art-ek Alex Katz Under the Stars: American Landscapes 1951-1995 aurkeztu zuen, New Yorkeko P.S. 1 Contemporary Art Center-ek antolatua. Erakusketa leku hauetan egon zen ondoren ikusgai: Norton Museum of Art, West Palm Beach (Florida); Portland Museum of 4 Art, Portland (Maine), eta P.S.1. Vincent Katzek eta Vivien Bittencourtek Alex Katz: Five Hours ekoiztu zuten, artistaren Urtarrila 3 (January 3) lanaren sortze-prozesua erakusten duena.

97

IVAMek, Valentziako Julio González Zentroak, artistaren lanaren erakusketa bat antolatu zuen.

98

Alex Katz: Twenty-Five Years of Painting erakusketa antolatu zuten Saatchi Gallery-n, Londresen. Erakusketak izan zituen leku hauetan: Galerie Thaddaeus Ropac, Paris; Galerie Bernd Klüser, Munich; Thamm Galerie, Küsnacht-Zurich (Suitza), eta Art & Public, Geneva.

99

Erakusketak izan zituen leku hauetan: Galerie Thaddaeus Ropac, Salzburgo; Marlborough Gallery, New York; eta Galleria Civica di Arte Contemporanea, Trento.

00

Artist of the City saria jaso zuen, New Yorkeko Cooper Union-ek emana. Pittsburgheko Carnegie Museum of Art-ek Regarding Alex Katz erakusketa aurkeztu zuen, eta Salzburgoko Galerie Thaddaeus Ropac-ek Alex Katz: Paintings of the 1980s.

01

Berlingo American Academy-ko Philip Morris Distinguished Artist izendatu zuten. Andoverreko (Massachusetts) Phillips Academy-ren Addison Gallery of American Art-ek Alex Katz: Small Paintings aurkeztu zuen. Erakusketa leku hauetan egon zen ondoren ikusgai: Whitney Museum of American Art, New York; Kemper Museum of Contemporary Art, Kansas City; Oklahoma City Museum of Art, Oklahoma City; eta Austin Museum of Art, Austin (Texas).

02

Katzen lana aurkeztu zuten Kunst- und Ausstellungshalle der Bundesrepublik Deutschlanden, Bonnen, eta Timothy Taylor Gallery-n, Londresen.

03

Europan, artistaren erretratuei propio eskainitako lehenengo erakusketa inauguratu zuten Fondazione Bevilacqua La Masa-n, Venezian. Deichtorhallen Hamburg-ek artistaren ebakin-lanen erakusketa bat aurkeztu zuen, ondoren Klagenfurteko (Austria) Museum Moderner Kunst Kärnten-en ikusi ahal izan zena.

04

Vienako Albertina Museoak Alex Katz: Cartoons and Paintings aurkeztu zuen.

05

Chicago Humanities Festival-eko Richard Gray Visual Arts Series-en omenaldia egin zioten artistari. Arte Ederretako Honoris Causa doktore izendatu zuen Hamiltongo (New York) Colgate University-k. Katzen lanaren erakusketak aurkeztu ziren leku hauetan: Centro de Arte Contemporáneo, Málaga; Farnsworth Art Museum, Rockland (Maine), eta Colby College Museum of Art, Waterville (Maine).

06

Artistaren lanaren erakusketak antolatu zituzten leku hauetan: Jewish Museum, New York; Langen Foundation, Neuss (Alemania); Colby College Museum of Art, Waterville (Maine), eta PaceWildenstein, New York.

07

Alex Katz: New York erakusketa antolatu zuten Dublingo Irish Museum of Modern Art-en. Lifetime Achievement Award saria jaso zuen, New Yorkeko National Academy Museum-ek emana.

08

Erakusketak izan zituen leku hauetan: Richard Gray Gallery, Chicago; Jablonka Galerie, Berlin; eta Galleria Monica De Cardenas, Milan.

09

Tampereko (Finlandia) Sara Hildén Art Museum-ek Alex Katz: An American Way of Seeing erakusketa aurkeztu zuen, ondoren Grenobleko (Frantzia) Musée de Grenoble-n eta Kleveko (Alemania) Museum Kurhaus Kleve-n ikusgai egon zena.

10

Katzen lanaren erakusketak antolatu ziren leku hauetan: National Portrait Gallery, Londres; Albertina, Viena; Farnsworth Art Museum, Rockland (Maine); Kunsthalle Würth, Schwäbisch Hall (Alemania), eta Galería Javier López-Mário Sequeira, Madril.

11

Erakusketak izan zituen leku hauetan: Galerie Thaddaeus Ropac, Paris; Gavin Brown’s Enterprise, New York; eta Senior & Shopmaker Gallery, New York.

12

Erresuma Batuan jarri zituen ikusgai bere obrak: St. Ives-ko Tate eta Margateko Turner Contemporary museoetan. Colby College Musem of Art-ek (Maine, AEB) erakusketa bat eskaini zion; gero, Salzburg-eko (Austria) Museum der Moderne-ra eraman zen erakusketa hura.

13

Katzen obrari buruzko erakusketak egin ziren Zuricheko Museum Haus Konstruktiv eta Lausanako (Suitza) Musée Cantonal des Beaux-Arts museoetan.

14

Londresko Tate Modern eta Vienako Albertina museoek haren obrak sartu zituzten zenbait erakusketatan.

15

Alex Katz: This is Now erakusketa inauguratu zen High Museum of Art-en (Atlanta, AEB) eta, gero, Guggenheim Bilbao Museoan. Artistak New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en eta Waterville-ko (Maine, AEB) Colby College Museum-en ere jarri zituen ikusgai bere lanak.

16

Haren erakusketak jendearentzat zabaldu zituzten Londresko Serpentine Gallery-k eta Rockland-eko (AEB) Center for Maine Contemporary Art-ek.

17

Cleveland-eko (AEB) Cleveland Museum of Art -en erakutsi zuen bere obra.

18

Tate Liverpool eta Municheko Museum Brandhorst museoek Alex Katzi buruzko erakusketa monografikoak antolatu zituzten.

19

Daegu Art Museum-en (Hego Korea) jarri zituen ikusgai bere obrak.
Parisko Louis Vuitton fundazioak Alex Katzen obra sartu zuen A Vision for Painting erakusketa kolektiboan.

Partekatu