Ortiz, Aitor
Bilbo, 1971
19
71
Azaroaren 3an jaio zen Bilbon.
94
La ría del Nervión: Bilbao Metropolitano argitaratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker egindako proiektua.
95
Guggenheim Bilbao Museoak aukeratu zuen Frank Gehry-ren eraikinaren eraikuntza lanak argazkiz dokumentatzeko.
96
Lehenengo saria eskuratu zuen II Concurso Internacional Ciudad de Oviedon.
97
Banco Central Hispanoren X. «Imagínate Euskadi» argazki-lehiaketan lehenengo saria irabazi zuen. Caosmos argitaratu zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bati esker egindako proiektua.
98
Hezkuntza eta Kultura Ministerio izandakoak (MEAC) antolatutako XIV Muestra de Arte Jovenen parte hartu zuen.
99
Madrilgo Udalak antolatutako «Villa de Madrid» argazki-lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen. Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian (Gasteiz) eta Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian egin zuen erakusketa.
00
Ohorezko aipamena jaso zuen Caja Madrideko Obra Socialek esleitutako Generación 2000 argazkilaritza sarian. Errebelazio argazkilariaren aipamen berezia lortu zuen PhotoEspaña’00 lehiaketan. Destructuras izenburupean, Max Estrella galerian (Madril) erakutsi zituen lanak.
01
Ohorezko sari handia eskuratu zuen XXI Alexandria Biennale of Arts-en (Alexandria, Egipto). Von Lintel & Nusser (Munich), Antonia Puyó (Zaragoza), Gianni Giacobbi (Palma Mallorcakoa) eta Stefan Röpke (Kolonia) galerietan egon zen erakusgai.
02
VIII. Premio ABC de Pintura y Fotografía para Jóvenes Creadores saria irabazi zuen. Bilboko Rekalde Aretoan eta Bartzelonako Senda galerian egin zituen erakusketak. Haren lana Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Sala Millaresen (Madril) La subversión de la realidad erakusketan egon zen ikusgai; gero, Beijingera, Heikendorf-era, Gijónera, Bogotara, Santanderrera eta Gasteizera eraman zuten.
03
X Europäischer Architekturfotografie-Preis-en finalista izan zen (Stuttgart, Alemania). Diana Lowenstein Fine Arts (Miami) eta Maior (Palma Mallorcakoa) galerietan erakutsi zituen lanak. Australian Center for Photography-ren (Sydney) Antirrealismos. Spanish photomedia now talde-erakusketan parte hartu zuen; gero, Australiako beste toki batzuetara (Hobart, Tasmania, Brisbane, Perth, Adelaida) eta New Plymouth-era (Zeelanda Berria) eraman zuten.
04
Senda, Espai Nou (Bartzelona), Stefan Röpke (Kolonia) eta Bob Gysin (Zurich) galerietan egon zen erakusgai.
05
Clairefontaine (Luxenburgo) eta Sebastian Fath (Mannheim, Alemania) galerietan erakutsi zituen lanak.
06
Artium Arte Garaikideko Euskal Museo-Zentroan (Gasteiz) eta Max Estrella galerian (Madril) egin zituen erakusketak.
07
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût erakusketan eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíaren (Madril) La doble cara de la fotografía. Fondos de la Colección Permanente erakusketan egon zen ikusgai.
08
Lehenengo aldiz aurkeztu zuen Muros de luz (2004-06) saila Bartzelonan, Galería Sendan. Haren lana hainbat erakusketatan egon zen ikusgai: Palazzo Sant’Elia-ren (Palermo, Italia) España 1957-2007: L’arte spagnola da Picasso, Miró, Dalí e Tàpies ai nostri giorni; Instituto Cervantes-en Varsoviako Erakusketa Aretoaren Miradas de hoy. Fondos de la colección del Museo de Arte Contemporáneo Unión FENOSA; eta Stenersen Museum-en (Oslo) Nuevas Historias – a new view of Spanish Photography, gero, Stockholm-eko Kulturhuset-era eraman zutena.
09
GAP. ESPACIO LATENTE inauguratu zuen Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia). Lan berrienak Galería Max Estrellan (Madril) erakutsi zituen.
10
Koloniako Galerie Stefan Röpke-k Lightwalls erakusketa inauguratu zuen. Haren obra VII Bienal de Artes Plásticas Rafael Botí bienalean aurkeztu zen, Sala Puertanueva-n, Córdoban.
11
Guggenheim Bilbao Museoak Laborategiak. Bilduma Iraunkorrari begira: Aitor Ortiz erakusketa inauguratu zuen.
Aitor Ortiz erakusketa antolatu zen Stockholmeko Fotografiska Museet museoan.
Centro Andaluz de la Fotografía (CAF, Almería) zentroak antolatutako La Ciudad Magnífica: Arquitecturas en la colección Circa XX─Pilar Citoler erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra.
12
Aitor Ortiz banakako erakusketa antolatu zen Municheko (Alemania) Nusser & Baumgart galerian.
13
Ortizen Noúmenos erakusketa inauguratu zen Madrilgo Galería Max Estrella galerian.
Verweilen erakusketa Madrilgo Sala Canal de Isabel II aretoan egon zen ikusgai.
14
Intromisiones aurkeztu zen Coruñako Museo de Arte Contemporáneo Gas Natural Fenosa museoan.
Valladolideko Museo Patio Herreriano museoko La piel translúcida – Obras de la Colección Iberdrola erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra.
Circa XX. Colección Pilar Citoler Museo Pablo Serrano, Zaragoza
15
Intromisiones jarri zen ikusgai Parisko Le Centquatre kultur zentroan.
16
INTERSTICES – Photographs and Elements aurkeztu zuen Berlingo Galerie Springer galerian.
La emoción de la luz erakusketan sartu zen haren obra, Iruñeko zitadelako erakusketa-aretoan.
17
Berlingo Galerie Springer galerian antolatutako First Choice II erakusketa kolektiboan sartu zen haren obra.
18
Berlingo Galerie Springer galerian antolatutako RAUM / RÄUME II erakusketan sartu zen haren obra.
Haren obrari buruzko La memoria trazadora erakusketa inauguratu zen Nafarroako Unibertsitatea Museoan (Iruña).
Madrilgo Museo del Prado-ko Doce fotógrafos en el Prado proiektuan hartu zuen parte.