Une honetan ikusgai (Salbeko Zubia)

Arcos rojos / Arku gorriak

2007Panel ijeztu trinkoak, aluminioa, altzairu galbanizatua, PVCzko filma, metakrilato zeharrargia, LEDak eta metalezko halogenuro-proiektagailuak
Aldatutako egituraren neurriak: 57,5 x 27,85 x 2,17 m

Museoaren Hamargarren Urteurrenean inauguratu zen artelana sortzeko Daniel Burenen asmoa hauxe izan zen: Salbeko zubiaren egituraren itxura gogorra leuntzea, baina nabaritzea. Horretarako, artelan bertikal bat diseinatu zuen, zubiarekiko perpendikularra eta elkarrengandik distantzia berean kokatutako hiru zirkuluk ebakia. Erdiko zirkuluak errepidea mugatzen du, eta beste biak, erdi zirkuluak, uretan eta airean islatzen dira. Gainazala gorria da; ertzek, berriz, zerrenda zuri-beltz bertikalak dituzte. Ertz horiek material zeharrargi batez eratuta daude, gauez argi-jokoak sor daitezen. Lan hau sortzeko, testuinguruaren ezaugarriak hartu zituen kontuan Burenek.

Hiriaren erdialdera eramaten gaituen sarbidean dagoenez, ate baten eginkizuna betetzen du erdiko zirkuluak. Museoa ondoan duenez eta haren arkitekturak forma kurbatuak eta bertikalak elkartzen dituenez, ondo ematen duten formak erabili zituen: egituraren kanpoaldeko ertzek bertikaltasun efektua sortzen dute eta zirkuluek, berriz, kurbadura efektua. Era berean, Museoa titaniozkoa dela aintzat hartu zuen; material islatzailea da, eta, horrexegatik aukeratu zuen gorria, zubiaren berdearekin kontrastatzen baitu eta ondo islatzen baita. Itsasadarrak ere eragina izan zuen, hark ere islatzen baitu, eta luzatzen, artelana. Azkenik, autoek zubia igarotzen dutela bazekienez, ertzek argi-joko bertikalak egin zezaten erabaki zuen, horiek autoen argi-joko horizontalekin uztartzeko.

Jatorrizko izenburua

Arcos rojos / Arku gorriak

Data

2007

Teknika / Materialak

Panel ijeztu trinkoak, aluminioa, altzairu galbanizatua, PVCzko filma, metakrilato zeharrargia, LEDak eta metalezko halogenuro-proiektagailuak

Neurriak

Aldatutako egituraren neurriak: 57,5 x 27,85 x 2,17 m

Kreditua

Guggenheim Bilbao Museoa

Bisita birtuala

Obra ezagutzeko bisita birtual bat egitera gonbidatzen zaitugu. Ibilbide honetan, erakusketako obra guztiak eta testu didaktikoak aurkitzen dira.
Sartu
Arcos rojos

Museoan

Arcos rojos
Arcos rojos
Arcos rojos
Arcos rojos
Arcos rojos

Ikuspuntuak

Daniel Burenen Arcos rojos/Arku gorriak

Cristina de Middel argazkilariak eta Museoko arte-arduradun taldeko Marta Blàviak Daniel Burenen Arcos rojos/Arku gorriak (2007) eskultura kolosalaren gakoak argituko dituzte. Lehendik zegoen zubiaren gainean egindako argidun esku-hartze burutsua da, baita Bilbora sartzeko atea ere.