Xaflazko eskulturak eta eskultura monumentalak
Xaflazko eskulturak eta eskultura monumentalak

Pablo Picasso
Sablage de la sculpture de la "Femme aux bras écartés",
Prieuré de Saint-Hilaire, Chalo-Saint- Mars, 1962 Anonyme (à partir de 1952)
© Droits réservés. © Sucesión, Pablo Picasso, Madrid, 2023.

1954an Vallaurisen zegoen Picasso, eta papera zein kartoia tolestu eta moztuta egiten zituen eskultura hauskorrak —non pintura eta eskultura uztartzen baitzituen— euskarri iraunkorragora eramateko nahiak bultzatuta, garrantzi handiko beste lankidetza bati ekin zion, oraingoan Joseph-Marius Tiola (1902–1986) artisauarekin. Tiolak arotzeria metalikoaz zuen ezagutza handiari esker, metalezko xafla soldatuzko pieza bihurtu zituen Picassoren irudiak, eta artistak pinturaz aplikatzen zizkien akaberak eta behin betiko ezaugarriak. La Californie etxean, Picassok ehun pieza baino gehiago sortu zituen teknika horrekin, besteak beste Emakumea eta haurra (1961) eskultura, 208 aretoan ikus dezakezuna.

Hirurogeiko hamarkadan, Carl Nesjar (1920–2015) artista norvegiarra Picassoren ezinbesteko kolaboratzaile bihurtu zen. Izan ere, zementu gainean erabiltzen zuen grabatuteknika berritzaileak aukera eman zion Picassori metalezko xaflekin egindako eskulturak hartxintxar eta zementuzko pieza monumentaletara eramateko. Bere lan-prozesuan, Nesjarrek pieza handitzen zuen aurrena eta, ondoren, presio altuko harea-zurrustaz higatzen zion gainazala; horrela, beharrezko xehetasunak sortzen zituen. Metalezko xaflaz egindako Emakumea besoak zabalik (1961) obra, Nesjarren teknika erabiliz handitutako Picassoren eskulturetako bat da. Pieza, egun, Musée d’art moderne de Lille Métropole museoan dago, Frantzian.

Babeslea: