Gure espazio birtuala erabat betetzen duten informazio-transmisiorako milioika seinaleen artean, finantza- eta merkatu-transakzioen datuak topa ditzakegu, eta horiek espekulazio hutsa dira sarri.
Agnieszka Kurant-en meteoritoak, airean zintzilik, azken aldian espekulazio objektu bilakatu den gune birtualaren inguruan eginiko gogoeta dira: aire-eskubideak, hain zuzen. Hainbat herrialdetan, higiezinen merkatuak, zorua edo lursail fisikoa ez ezik, eremu horren gaineko espazio ukiezina ere sartzen du jabetzaren barruan.
Italo Calvino-k 1963 eta 1964 artean idatzitako Cosmicomiche istorio laburretan, ikuspegi arinago batetik eta modu ez hain abstraktuan lantzen dira une hartako zientziaren kontzeptuak. Meteoritoak istorioak, adibidez, Qfwfq, Xha eta Wha protagonista dituela, Lurraren genesi dibertigarri bat proposatzen du, eta zeruko gorputz zati hauek paper garrantzitsua daukate eraketa horretan.
James Rosenquist
Flamenko kapsula (Flamingo Capsule), 1970
Olio-pintura mihise gainean eta aluminioz inpregnatutako Mylar-a
290 x 701 cm
Guggenheim Bilbao Museoa
Argazkia: Erika Barahona Ede
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa