Nina Canell-ek (1979) harremanetan jartzen ditu objektu materialak eta indar materiagabeak —esaterako, argia, grabitatea edo atmosfera—, halako moduz, ezen hasierako objektuan eraldaketa bat gertatzen baita. Alde guztien artean sortzen den elkar-eragina da gakoa; horren adibide da, esaterako, artistaren Azal galduak (Shedding Sheaths) saila.
Haren lanetan, balio ekonomiko eskaseko elementuak edo hondakinak aurki daitezke, hala nola, kable elektrikoak, fluoreszenteak, iltzeak, txikleak, sokak, zurak edo itsaso eta hondartzetan topatutako zuntz optikoa.
Robin Watkins (1980) artistarekin batera aritzen da elkarlanean Canell batzuetan. Bi artistentzat, filmak eta musika, fenomeno bisual eta akustikoak izateaz gain, fenomeno fisiko eta elektromagnetikoak dira: iruditeria katalizatzeko gai diren eragile eraldatzaileak.