MORANDIREN AUTORRETRATUA (AUTORITRATTO, 1917–19)
MORANDIREN AUTORRETRATUA (AUTORITRATTO, 1917–19)

GIOTTO DI BONDONE ETA NICOLAS POUSSIN-I BEGIRA

Bere karreraren hastapenetan, autorretratu gutxi batzuk egin zituen Morandik. 1917–19ko Autorretratua da ezagunena, arte historiako aro desberdinetako erretratugintzarekiko artistak zuen zirrara agerian uzten dutena.

Morandik hiru-laurdeneko profilean irudikatu zuen bere burua, aurpegia apur bat biratuta eta sorbaldak maila berean. Baliteke formatu hau Giotto di Bondone-ren (Vespignano, ca. 1266–67/76–Florentzia, 1337) lanean ikusi izana, adibidez; izan ere, XX. mendeko margolari italiarrek biziki miresten zuten Giotto. Giottoren Doneztebe pintura Horne Museoan ikusi zuen Morandik agian, Florentziara egindako bisitaldiren batean.

Halaber, Morandiren hazpegietan barrenako argi-ilunen jolasak beste iturri bat iradokitzen du: Nicolas Poussin (Les Andelys, 1594–Erroma, 1665). Morandik ez zuen sekula Poussin hura bertatik bertara ikusi, baina Alinari anaien (Fratelli Alinari) Florentziako argazki-laborategian aurkitu zuen zuri-beltzezko argazki batean izan zuen argi-itzal aldakor horien berri. Antzeko gaia lantzen duen Poussinen grabatu bat ikus dezakezu hemen.

Nicolas Poussin
Autorretratua (Autoportrait, ca. 1650)
Grabatua 1800s. Getty Images, Georgios Art.