ERRETRATUA
ERRETRATUA

ERRETRATUA ETA SELFIEA

Historikoki, artista bati erretratu bat egiteko agintzea, hura marraztua, pintatua edo zizelkatua izan, klaserik boteretsuenen esku egon da. Alabaina, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, genero artistiko horrek eraldaketa itzela jasan zuen: artistek egunerokotasunean ipini zuten arreta, eta haien ingurukoak ziren modeloak irudikatzen hasi ziren: hala nola, familiakoak edo lagunak. Adibidez, Paul Cézanne-n Madame Cézanne (ca. 1885–87) lana artista frantsesak bere emazte eta musa Hortense Fiquet-i egindako erretratu ugarietako bat da.

Gaur egun, 100 urtetik gora igaro diren honetan, etengabe jarduten gara beste pertsonentzako edo geuretzako posatzen. 1826 aldera asmatu zen argazkigintza, eta kamaradun lehen telefono mugikorra 2000. urtean merkaturatu zen. Gailu horien nahiz tablet edo antzekoen bitartez, aski modu erosoan atera diezazkiokegu argazkiak geure buruari. Batzuek norbere adierazpenaren gaur-gaurko ikono gisa definitzen dute selfiea; beste batzuek, artean, gero eta azalekoagoa, indibidualistagoa eta egozentrikoagoa den gizarte baten islatzat dute. Zein da zure iritzia?

Paul Cézanne
Madame Cézanne, ca. 1885–87
Olio-pintura mihise gainean, grafito arrastoekin
55,5 x 46 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.5
Argazkia: © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)

Foto 2

Lagun talde bat selfie bat egiten
© E+/Getty Images