Prentsa Eremua

8 urria 2020

Kandinsky

Vasily Kandinsky
  • Datak: azaroak 20, 2020 – maiatzak 23, 2021
  • Komisarioa: Megan Fontanella, Solomon R. Guggenheim Museum-eko Arte Moderno eta Artelanen Jatorrien Arte-arduraduna
  • Babeslea: BBVA Fundazioa

 

  • Erakusketa hau New Yorkeko Guggenheim Fundazioaren funts bikainetatik datorkigu, eta XX. mendearen hasierako pinturaren berritzaile nagusietako baten bilakaera artistikoa erakusten du, lau atal geografikotan banatuta.
  • Kandinskyk balio estetiko tradizionalen kontra egin zuen, eta beste gai batzuk proposatu zituen, artistaren “barne-premia” eta artearen ahalmen eraldatzailearen bidez etorkizun espiritualagoa izateko gogoa bakarrik oinarritzat hartuta.
  • Haren ingerada kaligrafikoak eta forma erritmikoak jatorri figuratibotik urrundu ahala, Kandinsky abstrakzioa garatzen hasi zen, eta “paletaren botere ezkutua” deiturikoa sortzen.
  • Kandinskyrentzat, formarik abstraktuenek ere eduki espresiboa eta emozionala dute: triangeluak ekintza eta agresibitatea irudikatzen ditu; karratuak, bakea eta lasaitasuna; eta zirkuluak, alderdi espirituala eta kosmikoa.

Guggenheim Bilbao Museoak Kandinsky dakarkigu, Vasily Kandinskyren (Mosku 1866 – Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944) pinturen eta paper gaineko obren erakusketa osatu bat. Bertako obra guztiak New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-en funts bikainetakoak dira. Erakusketak BBVA Fundazioaren babesa du, eta XX. mendearen hasierako pinturaren berritzaile nagusietako baten bilakaera erakusten du, zeina abstrakzioaren aitzindaria eta estetikaren teorialari ezaguna izan baitzen. Pintura mundu “naturalarekin” zeuzkan loturetatik askatzeko ahaleginean, Kandinskyk beste gai batzuk aurkitu zituen, artistaren “barne-premia” bakarrik oinarritzat hartuta. Kezka hori bizitza osoan zehar izan zuen.

Beste prentsa oharrak

FAQ
Nola lortu dezaket baimena Guggenheim Bilbao Museoaren barrualdean nahiz kanpoaldean argazkiak ateratzeko edo filmatzeko?

Bidali mezu bat xehetasun guztiekin helbide honetara: media@guggenheim-bilbao.eus

Mezuan informazio hau jarriko da: grabazio-mota, eguna, ordua eta iraupena, zein den grabazioaren helburua (eraikina, erakusketak), elkarrizketa behar duen edo bestelako informazio interesgarria.

Behin eskaera onartuta, Museoak taldea osatzen duten kide guztiei buruzko datuak jasoko ditu,  filmazioa egin aurretik.

Ikus-entzunezko produkzioetan Museoaren irudia erabiltzeak tarifa bat izan dezake. Eskaera bakoitza Irudi Batzordeak aztertuko du. Eskaera baten berrikuspena 3 egun baliodunetik 2 astera arte luza daiteke. Saioak aldez aurretik planifikatzea gomendatzen dugu.

Nola lor ditzaket erakusketen eta eraikinaren irudiak komunikabide batean argitaratzeko?

Irudiak lortzeko, sar zaitez hemen eta deskargatu materiala. Premiazko eskaeretarako, posta elektronikoaren bidez edo telefonoz jar zaitezke harremanetan.

Irudiak beren egilearen izenarekin erreproduzitu behar dira, distortsionatu, mutilatu edo aldatu gabe. Irudi horiei beste erabileraren bat eman behar bazaie, Museoaren berariazko baimen idatzia beharko da.

Nola lor dezaket erakusketa zehatz baten press kit bat?

Informazio guztia web orrialdeko Prentsa sailean eskura daiteke, erakusketen atalean.

Nola lor dezaket prentsa-baimen bat?

Prentsa-txartela aurkeztu behar baduzu Museoko leihatiletan, sarrera doan eskuratuko duzu. Kontuan izan kazetariei Museoa doan bisitatzeko aukera ematen zaiela, museoaren jarduerei, ekitaldiei eta erakusketei publizitatea ematearen truke.

Nola jaso dezaket Museoaren erakusketei eta gaurkotasunari buruzko informazioa?

Bidali mezu bat hedabideari eta kazetariari buruzko informazio osoarekin  media@guggenheim-bilbao.eus helbidera.