Museoko entitateak

FUNDACIÓN DEL MUSEO GUGGENHEIM BILBAO

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN FUNDAZIOA

Museoa kudeatu eta zuzentzen duen kultur-fundazio pribatua da. Fundazioaren gobernu-organoak bi dira: Patronatua eta Batzorde Betearazlea.

Fundazioaren Estatutuak

Patronatua

Fundazioaren gobernu-organo eta ordezkari nagusia da. Babesle Fundatzaileen —Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, eta Solomon R. Guggenheim Foundation— ordezkariek eta fundatzaileak ez diren Babesleek osatzen dute. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria da Presidentea.

Batzorde Betearazlea

Fundazioaren kudeaketa, gobernu, administrazio eta ordezkaritza funtzioak betetzen ditu. Bere eskumena Fundazioaren ordezkaritzari eta gobernuari dagozkien ekintza eta negozio juridiko guztietara hedatzen da, baita bere ondarea osatzen duten ondasun, errenta eta produktu guztien administrazio eta erabilera librera eta bere eskubide guztien erabilerara ere.

Babesle Fundatzaile bakoitzeko bi ordezkarik, Bilboko Udaleko ordezkari batek eta ez fundatzaileak diren Babesleen ordezkariek (lau gehienez) osatzen dute. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ahaldun Nagusia da Batzorde Betearazlearen Presidentea.

Gehiago irakurri
TENEDORA MUSEO DE ARTE MODERNO Y CONTEMPORÁNEO DE BILBAO, S.L.

TENEDORA MUSEO DE ARTE MODERNO Y CONTEMPORÁNEO DE BILBAO, S.L.

Sozietate honetan Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartzen dute. Sozietatearen xedea Guggenheim Bilbao Bilduma osatzen duten artelanak eskuratzea eta jabegoan izatea da. Bilduma hori epe luzerako maileguan utzi dio Fundazioari jendaurrean erakusteko.

INMOBILIARIA MUSEO DE ARTE MODERNO Y CONTEMPORÁNEO DE BILBAO, S.L.

INMOBILIARIA MUSEO DE ARTE MODERNO Y CONTEMPORÁNEO DE BILBAO, S.L.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sortutako sozietate bat da, Museoaren eraikina eraikitzeko. Gaur egun eraikinaren jabea eta hura kokatutako lurzoruarena.