Zaharberritzea eta mugimendudun artea
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia, Museoko Dendaren irteera ondoan
Honako hau bi zatiko bisita da: artelanen zaharberritze-lanei buruzkoa alde batetik, eta haien garraioari buruzkoa bestetik. Lehenik eta behin, Museoko eskultura-biltegira joango gara, eta, bertan, Jannis Kounellisen instalazioko arpillera-zakuak nola zaharberritzen diren ikusteko aukera izango dugu. Ondoren, artelanak garraiatzen aritzen den kamioi baten barrualdea nolakoa den ikusiko dugu eraikineko karga-nasan.
Ezagutzen al duzu Jannis Kounellis artista greziarrak Museoaren Bilduman duen Titulurik gabea izeneko instalazioa? Murgildu zaitez bete-betean Arte Poveraren harribitxi hori osatzen duten arpillerazko 120 zakuak trinkotzeko tratamenduan: jatorrizko zuloak josi eta poliesterrezko barne-poltsen bidez sendotuta, obraren iraunkortasuna bermatzen da.
Artelanen garraioa espezializazio handia eskatzen duen prozesu delikatua da, lekualdatzen diren obren segurtasuna eta zaintza ziurtatzera bideratua. Lurreko garraiorako, abangoardiako teknologiadun ekipamenduz hornitutako ibilgailu bereziak erabiltzen ditugu, baita piezak konturik handienaz manipulatu ahal izatea bermatzen duten enbalajeak ere. Bisitan, Museoko karga-nasa ezagutuko dugu, eta artelanak garraiatzeko erabiltzen diren kamioi berezietako bat ikusteaz gain, logistikaren backstage osoa ere ezagutuko dugu, obra bat maileguan onartzen den unetik hasi eta gure erakusketa-aretoetan ikusgai dagoenera arteko tartean gertatzen den guztia.
Ordua: 12:00, 13:00, 16:00 eta 17:00
Iraupena: 60 min
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua: 20 pertsona
Prezioa
Dohainik
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia, Museoko Dendaren irteera ondoan