Z Arkitektura-tailerrak, Coliseum Layout
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Hezkuntza-gunea, 18:00
Hartu parte Paul Pfeifferri buruzko erakusketarekin lotutako arkitektura-tailer honetan.
Artista horrek garrantzi handia ematen dio arkitekturak gizartean duen zereginari eta arkitekturak pertsonen portaeretan izan dezakeen eraginari. Futbol-estadioa, kontzertu-aretoak edo biltzar-jauregiak megaegiturak dira, eta milaka pertsona hartzen dituzte aisialdiko eta jai-giroko uneetan batik bat. Zure ustez, nola eraiki ziren egitura horiek eta nolako eragina izan zuten eraikitze-lanak ikusi zituztenengan? Zer sentitu zuten lehen aldiz bisitatu zituztenean? Tailerra Estudio Maushauseko arkitekto hezitzaileek diseinatu dute, eta gazteentzako topagunea da, arkitektura harrigarriak sortuz gozatu ahal izateko.
Saioaren gidaria: Maushaus
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 minutu
Plaza-kopurua mugatua da
Jarduera doakoa da, 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzendua
Prezioa
Dohainik
Lekua
Lekua eta ordua: Hezkuntza-gunea, 18:00