Laboratorio de creatividad
Familiak
Abenduak 8, igandea, eta abenduak 14, larunbata

Sormen-laborategia. Aurkitutako irudiak

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00

Paul Pfeiffer artistaren adibideari jarraituz, tailer honetan entretenimenduaren industriako irudiak erabiliko ditugu geure istorioak sortzeko. Pfeifferren mundua ikertuko dugu haren proiekzio eta argazkien bidez, eta “aurkitutako metrajea” deritzon teknika bitxia nola erabiltzen duen ikasiko dugu; hau da, lehendik existitzen diren grabazioak erabiliz esanahi berriak sortzea.

Heroien zein kiroletako izarren irudiekin egingo dugu lan, eta haien zatiekin obra handi bat egingo dugu elkarlanean. Jatorrizko testuingurua aldatzean, esanahi anitzeko istorio berriak eraikiko ditugu. Gainera, hori egiten dugun bitartean, Pfeifferren obran funtsezkoak diren gaiei buruz hitz egingo dugu, hala nola ospeaz, heroismoaz eta masa-ikuskizunez.

Saioaren gidaria: Adria Parravicini
Iraupena: 90 min
Adina: 6–10 urte
Hizkuntza: gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 17:00