silver-film
Eszenan
Martxoak 25, asteartea, eta 26, asteazkena

Silver Film Festival

Prezioa

1 € Lagunek / 2 € publikoak oro har

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, Goizez eta/edo arratsaldez

Informazio gehiago

Sarrerak (ordu-tarteka eskuratu daiteke)

Silver Film Festival-ek “Belaunaldien artekotasunaren” aldeko apustua egin du hirugarren edizioan.

Nolakoa izan liteke adinak inolako garrantzirik ez duen gizarte bat?

Narratiba nagusiek kategorizatzen gaituzten eta gure arteko bereizketak eragiten dituzten une honetan, zinema baligarria izan daiteke gizakiok indartzen eta aberasten gaituzten loturak ikusteko. Jaialdiak gizarteak adin guztiak kontuan hartuta eratzearen alde egiten du.

Silver Film Festival jaialdiaren hirugarren edizioaren ardatz belaunaldien arteko harremanak izango dira eta, bereziki, adin-tarte guztietako pertsonek elkarbanatzen ditugun aisialdi eta kulturaren kontsumo eta ekoizpenari lotutako gaiak. Jardunaldi horietako bi Museoan izango dira. Adin guztietarako hitzaldiek, proiekzioek eta solasaldiek osatuko dute agenda erakargarria, otsailaren 18tik aurrera eskuragarri.

Jarduera Silver Film Festivalek antolatu du, eta Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programaren lankidetza-esparruan sartzen da.

*Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete

DESKARGATU PROGRAMA

TopArte II

Prezioa

1 € Lagunek / 2 € publikoak oro har

Lekua

Lekua eta ordua: Entzungela, Goizez eta/edo arratsaldez

Informazio gehiago

Sarrerak (ordu-tarteka eskuratu daiteke)