Proiekzioak: Zinebi66
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Entzungela, 19:00
ZINEBI, Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren hiru saio eskainiko ditu Museoak. Bilboko Udalak antolatutako jaialdiaren 66. edizio honek, Joseba Lopezortegaren gidaritzapean, Laura Poitras zinegile estatubatuarra izango du gonbidatu —Hollywoodeko Oscar sari baten irabazlea eta aurtengo Ohorezko Mikeldi sariduna—, eta haren bi pelikula proiektatuko dira Museoan. Gainera, Imanol Uriberen Mikelen heriotza filmaren 40. urteurrena ere ospatuko da jaialdian.
Museoaren TopARTE programarekin lankidetzan antolatutako saioak.
Programa
- Azaroak 9, larunbata, 18:00: Laura Poitras zuzendariarekin topaketa (2024ko Ohorezko Mikeldi sariduna) eta All the Beauty and the Bloodshed (2022) filmaren proiekzioa. Zuzendaria: Laura Poitras; iraupena: 127 min Ondoren, Carlos Reviriegoren eta Laura Poitrasen arteko solasaldia ingelesez.
- Azaroak 13, asteazkena, 18:00: Citizenfour (2014) filmaren proiekzioa. Zuzendaria: Laura Poitras; Iraupena: 113 min Ondoren, Michael Premoren, Luis Martinezen eta Laura Poitrasen arteko solasaldia ingelesez.
- Azaroak 14, osteguna, 19:00: Mikelen heriotza (1984) filmaren proiekzioa. Zuzendaria: Imanol Uribe; iraupena: 89 min
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin. 13 urtetik gorakoak. Aldi bereko itzulpena gaztelaniara.
Plaza-kopurua mugatua da.
*Programak aldaketak izan ditzake
Prezioa
3 € Lagunek / 5 € publikoak oro har
Lekua
Entzungela, 19:00