Teatro Real
Eszenan
Irailak 28 larunbata, 19:30

Opera zuzenean Teatro Realetik

Prezioa

Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

Lekua

Entzungela

Informazio gehiago

Aurre salmenta (10:00): Museoaren lagunak: iraila 5; Jarraitzaileak, iraila 12: Orokorra, iraila 13.

Teatro Realek artean inoiz aurkeztu ez duen Adriana Lecouvreur operarekin emango dio hasiera antzokia berriro ireki zenetik hogeita zortzigarrena duen 2024/25 denboraldiari.

Lau ekitalditako opera gisa egituratutako melodrama bat da, jeloskortasunez eta mendekuz josia. Musika Francesco Cilea (1866–1950) konpositorearena da. Libretoa, berriz, Eugène Scribe eta Ernest Legouvéren antzezlan homonimoan oinarrituta dago, eta Arturo Colauttik (1851–1914) idatzia da. Obra 1902ko azaroaren 6an antzeztu zuten lehen aldiz Milango Antzoki Lirikoan, eta irail honetan Teatro Realen estreinatuko da Nicola Luisotti musika-zuzendariak eta David McVicar eszena-zuzendariak gidatuta .

Emanaldiaren iraupena, gutxi gorabehera: 2 ordu eta 30 min, atsedenaldiak barne.

Plaza-kopurua mugatua da. Garaiz iritsi, mesedez. Behin saioa hasita, ezingo da Entzungelan sartu. Jarduerak aldaketak izan ditzake.

Prezioa

Sarrerak: doan, txarteldegian eta webgunean eskuragarri.

Lekua

Entzungela

Informazio gehiago

Aurre salmenta (10:00): Museoaren lagunak: iraila 5; Jarraitzaileak, iraila 12: Orokorra, iraila 13.