Hatoum MHogar Home 1999
Ikastaroak eta tailerrak

ONLINE ARTE-IKASTAROA. Zer ulertzen dugu arte garaikidetzat?

Prezioa

64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har

Guggenheim Bilbao Museoko online arte-ikastaroek aukera paregabea eskaintzen dute arte modernoaren eta garaikidearen historiaren funtsezko gai eta kontzeptuen inguruko prestakuntza irisgarria eta zorrotza jasotzeko gaur egungo ikuspegitik.

Arlo bakoitzeko adituen parte-hartzearekin, Museoaren Bilduma eta Museoak antolatzen duen askotariko programazio artistikoa hartzen dituzte abiapuntutzat.

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, “eskultura” honako hau da:

  1. iz. Gai desberdinak erabiliz, bolumena duten formak sortzean datzan artea.
  2. iz. Eskultura-lana.

Adiera horiek kontuan hartuta, burura berehala etortzen zaizkigu Milosko Venus, Miguel Angelen David, edota herri edo hiri jakin bateko plaza baten erdian kokatutako zaldizko eskulturaren bat. Hala ere, eskultura da azken mende eta erdian gehien eboluzionatu duen diziplina artistikoa, eta haren benetako esparrua oso urrun dago ezagunagoa egiten zaigun ideia tradizional horretatik.

Ikastaro honetan, “eskultura garaikide” moduan zer ulertzen ote dugun galderari erantzun (posible) bat eman nahi diogu.

Dedikazioa: 6 ordu, zure erritmora
Publikoa: heldua, arte garaikidean interesa duena
Hizkuntza: gaztelania
Sarbidea: online plataformaren bidez
4 modulu, 16 bideoklase eta material gehigarriak
Ziurtagiria: automatikoa, ikastaroa amaitu ondoren.
Iraupena: Hiru hilabete, erosten denetik

ZER IKASIKO DUGU?

Bestak beste, ikasketa-helburu hauek nabarmentzen dira:

  • Funtsezko kontzeptu batzuk ematea XIX. mendearen amaieratik gaur egun arte eskulturak izandako bilakaera erraz ulertu ahal izateko.
  • Bilakaera- eta aldaketa-prozesu horretan erabakigarriak izan diren zenbait gai formal eta tekniko lantzea; tartean, idulkia ez erabiltzea edo material berriak erabiltzea.
  • Gaur egun objektua eta espazio eskultorikoa sortzeko dauden modu berriak eta ikuslearekiko interakzioa erakustea.
  • Emakume artistei eta haien benetako ekarpenei ikusgarritasuna ematea ikastaroaren helburuetan sartuz eta, era horretan, XX. eta XXI. mendeetako artearen historian dagokien lekuan kokatzea.

Nork emango du
Brigitte Leal, Parisko Musée d’art national, Centre Pompidouko zuzendari laguntzaile emeritua

Egitura eta programa [+ info]

 

Argazki-kreditua:
Mona Hatoum, Hogar, 1999
Zura, altzairu galbanizatua, altzairu herdoilgaitza, kableatu elektrikoa, krokodilo-pintza, bonbillak, erregulagailu komupterizatua, anplifikadorea eta bozgorailuak 
76,2 x 198,1 x 73,7 cm (mahaia)
Dimentsio osoak, aldakorrak

Prezioa

64 € Museoaren Lagunek eta 80 € publikoak oro har