Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
Naturazlea-y-arte-3-5-anos
Familiak
Martxoak 22 eta 29 larunbatak

Natura eta artea (Adina: 3–5)

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Informazio gehiago

3-5 urteko taldean, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Naturaren formak eta patroiak behatuko ditugu oihal baten gainean horietan inspiratutako diseinu bat sortzeko. Martxoko azken bi larunbatetan, ingurumen-iraunkortasunaren inguruko funtsezko bi jardunaldi egongo dira: Uraren Munduko Eguna (martxoak 22) eta Klimaren Munduko Eguna (martxoak 26). Data horiek azpimarratzeko tailer batzuk proposatzen dizkizuegu naturak arte-sorkuntzarako eskaintzen dituen aukera ugariekin esperimentatzeko eta balio ekologikoak sustatzeko.

Inspirazio bila, Tarsila do Amaral artistaren margolanetara hurbilduko gara. Haren lanetan agertzen diren mendi, ibai, baso, landare tropikal eta zeruek Brasilgo aberastasuna ospatzen dute eta natura oniriko eta surreala irudikatzen dute. Bere obran flora eta fauna gogorarazten dituzten forma organiko sinplifikatuak aurki daitezke, guztiz iradokitzaileak. Erakusketa ezagutu dugu aurrenekoz abiapuntu gisa, artearen eta naturaren arteko harreman sakona aztertzeko.

Museoaren inguruan dauden elementu naturalei arretaz begiratuko diegu —lore bat, hosto bat, belarra, makila txiki bat—. Ondoren, aurkitutako forma horiek marraztuko ditugu, laburpen-ariketa batean sinplifikatuz. Tintak aplikatu eta gero, irudi horiek oihalean estanpatuko ditugu.

Proposamen artistiko esperimental horrek gure ingurumen hurbilenarekin konexio handiagoa sustatzeko baliabideak eskaintzen ditu, naturak sortzeko eskaintzen dizkigun aukera ugariak transmitituz. Tailerrak familia osoak parte hartzeko eran diseinatu dira. Adin guztietako pertsonentzat egokituta daude, eta haien interesak eta trebetasunak edozien izanda ere, esperientzia aberasgarri eta esanguratsu batez gozatu ahal izango dute, askatasun osoz arituko baigara, lankidetza-giro batean.

Saioaren gidariak: Andere Etxegarai, Mertxe Periz

Martxoak 22, larunbata: 3–5 urte (euskaraz)
Martxoak 29, larunbata: 3–5 urte (gaztelaniaz)

Hizkuntzak: gaztelania eta euskara
Ordua: 11:15
Iraupena: 120 min.

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Informazio gehiago

3-5 urteko taldean, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.