
Marraztea ikuspegi berriak (Egun solteak)
Prezioa
42 € Museoaren Lagunek / 48 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har (Eguneko)
Lekua
Liburutegia eta erakusketa-aretoak
Ikastaro espezializatu hau marrazketaren kontzeptuari eta praktikari buruzkoa da. Guggenheim Bilbao Museoak arte-ikastaroen programazio zabala antolatzen du, kasu honetan, Budapesteko paper gaineko maisulanak erakusketarekin bat eginez.
Artearen Historiako katedraduna den Kosme de Barañanok zuzenduta, nazioartean ospe handia duten hizlariek parte hartuko dute —adituak, kontserbatzaileak, bildumagileak eta artistak—, eta beren ezagutza partekatuko dute parte-hartzaile talde txiki batekin, elkarrizketaren eta ideiak trukatzearen bidez.
Programan ikastaroaren zuzendariak ere klaseak emango ditu. Hark, marrazketa-motak, lanabes-motak eta euskarri-motak ez ezik, marrazketaren historia ere azalduko du. Era berean, estiloaren zentzua (stylus) landuko du, Espainiako, Italiako eta Alemaniako marrazkiak aztertuz. Bildumazaletasunari buruzko klaseak ere emango ditu, eta, horiek osatzeko, artearen historiako eta marrazkigintzako lan berezien zuzeneko azterketa egingo du (Museoko aretoetan daudenena).
Horrez gain, gaur egungo marrazkiari ere erreparatuko zaio praktika artistiko garaikidearen bidez. Europako tradizioko marrazkiak (italiarrak eta alemaniarrak) jorratzeaz gain, hizlari batzuek beren obraz hitz egingo dute. Ikastaroa tailer eta parte hartzeko performance batekin amaituko da.
HELBURUAK
- Bitarteko grafikoak (arkatzak, tintak, etab.) eta euskarriak (iztukuak, paperak, etab.) aztertzeko gakoen eta jarraibideen ezagutza transmititzea, munduko espezialisten eguneroko esperientziaren bidez.
- Obra eta artisten kopuru jakin bat aztertzea, marrazketaren historian zuzenean zeharkatuz.
- Marrazkiaren garrantzia nabarmentzea teknika eta arte-diziplina autonomo gisa, sormen-prozesu batzuen eta artisten obren adibide batzuen bitartez, kontuan izanik haientzat marrazketa funtsezkoa dela.
- Ikerketa sustatzea arteen baitatik eta, zehatzago, marrazketa eta grafika garaikidearen praktikatik.
- Elkarrekin ikasteko, elkarrizketarako eta transferentziarako plataforma izatea, marrazkiarekin lotutako esparruetan jarduten duten profesionalentzat, ikasleentzat, ikerlarientzat eta sortzaileentzat.
- Irakaskuntza-prozesuan elkargune gisa laguntzea, ikasleen ikerketa-sistema aktibo baten bidez, erreferentzia-esparru gisa Guggenheim Bilbao Museoaren programazio artistikoa hartuta.
Hartzaileak:
- Artearen Historiako eta Arte Ederretako unibertsitate-ikasleak eta –irakasleak.
- Museoen, arte-ardura eta zaharberritzearen arloko profesionalak.
- Praktika artistikoekin eta ikerketa zientifikoarekin lotutako eremuetako komunitate akademikoa, ikasleak eta profesionalak.
- Marrazketaren historia eta teknika ezagutzen duten herritarrak oro har.
Antolatzailea: Guggenheim Bilbao Museoa
Zuzendaria: Kosme de Barañano
Ordutegia: ikus programa
Hizkuntza: gaztelania, ingelesa eta alemana (gaztelaniarako aldi bereko itzulpena)
Jarduera-mota: ikastaro espezializatua, klase teoriko eta aretoetako azterketa praktikoekin
Plaza-kopurua mugatua da
PROGRAMA
MARTXOAK 20, OSTEGUNA
10:00 – 10:45:
Ongietorria
11:00 – 11:45:
Marrazkia diskurtso gisa
Kosme de Barañano. Artearen Historiako Katedradun Emeritua, Elxeko Miguel Hernandez Unibertsitatea
ATSEDENALDIA
12:00 – 13:00:
“Bel composto” espainiar erara: arteen arteko erlazioa Espainiako marrazketan, Errenazimendutik Barrokora
Fernando Checa. Artearen Historiako Katedradun Emeritua, Madrilgo Complutense Unibertsitatea
ATSEDENALDIA
15:00 – 15:45:
Material eta bitarteko grafiko motak
Kosme de Barañano
15:45 – 16:45:
Erakusketa ikusteko bisita
MARTXOAK 21, OSTIRALA
9:00 – 9:45:
Italiako marrazkiaren zaporea
Marina Sagona. Artista
10:00 – 11:00:
Erakusketa ikusteko bisita
ATSEDENALDIA
11:30 – 12:15:
Marrazki-motak eta ikonografia
Kosme de Barañano
12:30 – 13:30:
Erakusketa ikusteko bisita
ATSEDENALDIA
15:00 – 15:45:
On Reality (Errealitateari buruz)
Jorinde Voigt. Artista eta Marrazki Kontzeptualeko eta Pinturako katedraduna, Hanburgoko Arte Ederretako Unibertsitatea
15:45 – 16:45:
Erakusketa ikusteko bisita eta hausnarketak
MARTXOAK 27, OSTEGUNA
10:00 – 10:45:
Marraztearen ekintzaren hainbat funtzio eta zentzu
Kosme de Barañano
ATSEDENALDIA
11:00 – 11:45:
Drawings From One Collector’s View (Marrazkiak bildumagile baten ikuspuntutik)
Gail Monaghan (David Nolanekin solasaldian). Bildumagilea
12:00 – 13:00:
Erakusketa ikusteko bisita
ATSEDENALDIA
15:00 – 15:45:
Pentsamendua eta sinboloa, edo adierazpena eta sintoma marrazkiaren edukian
Kosme de Barañano
15:45 – 16:45:
Erakusketa ikusteko bisita
MARTXOAK 28, OSTIRALA
10:00 – 11:30:
Tailerra: Marrazki likidoa antsietate garaikidearen aurkako belaunaldi-tresna gisa
Grip Face. Artista
ATSEDENALDIA
12:00 – 12:30:
Amaiera
Kosme de Barañano
12:45 – 14:00:
Performancea: My Hand is Your Hand is My Hand (Nire eskua zure eskua da, nire eskua)
Barbara Eichhorn. Artista
HIZLARIAK [+info]
Vincent van Gogh (1853-1890)
El jardín de la casa parroquial de Nuenen en invierno, 1884
Pluma y tinta parda, realces en blanco sobre papel
515 × 380 mm
Inv. n.º 1935-2791
Donación de Pál Majovszky, 1934
© 2025 Museum of Fine Arts, Budapest
Prezioa
42 € Museoaren Lagunek / 48 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har (Eguneko)
Lekua
Liburutegia eta erakusketa-aretoak