
Labirintoak: Itzalak labirintoan (Adina: 6–10)
Prezioa
Dohainik
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea
Labirintoetan gure irudimena pizten da, eta katramilak, erronkak eta jolas eta abenturetarako aukera ugari eskaintzen dizkigute. Haietan barrena bidea aurkitu nahi dutenentzako aurre egin beharreko erronka dira.
Richard Serraren Denboraren materia osatzen duten eskulturek labirinto magiko bat ekar diezagukete gogora, bertan gabiltzan bitartean eraldatzen den labirintoa, mugimenduan dagoen espazioaren sentsazioa sortuz. Eskultura liluragarri horiek aztertuko ditugu, eta argiak eta itzalek hormen artean nola gidatzen gaituzten ikusiko dugu.
Serraren instalazioa eta labirinto klasikoak (Minotauroren labirinto ospetsua, adibidez) inspirazio-iturri gisa erabiliko ditugu tailer honetan, eta gure labirintoa eraikiko dugu, argiak eta kolore-gardentasunek bertan eragindako itzalak aztertzeko.
Argi-fokuak, linternak, pintura, koloretako azetatoak eta bestelako gaiak erabiliko ditugu esperimentatzeko eta sortzeko, eta, horrela, gure itzalak pinturaren bidez izoztea lortuko dugu. Era horretan, parte-hartzaile bakoitzaren itzalak “ehizatuko” ditugu, labirintoaren hormetan integratzeko.
Saioaren gidaria: Maushaus
Martxoak 22, larunbata: 6–10 urte (euskaraz)
Martxoak 23, igandea: 6–10 urte (gaztelaniaz)
Martxoak 29, larunbata: 6–10 urte (gaztelaniaz)
Martxoak 30, igandea: 6–10 urte (euskaraz)
Ordua: 17:00
Iraupena: 90 min.
Hizkuntzak: euskaraz eta gaztelaniaz
Plaza-kopurua mugatua da
Doako jarduera, Museoaren Lagunentzat soilik.
Prezioa
Dohainik
Lekua
Museoko aretoak eta Hezkuntza-gunea