Kuraia Jaialdia
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00
Kuraia 2024 Musika Garaikidearen Topaketen baitan, Lumina Ensemble saxofoi laukoteak errezitala eskainiko du Museoan.
Saxofoia bera ez ezik soinu garaikidea ere maite duten lau saxofoi-jotzailek (Jose Antonio Suay, Javier Carrillos, Isaac Verdú eta Pablo de la Fuente) osatzen dute Lumina Ensemble, haize-musika tradizionala ikus-entzunezko esperimentazio elektronikoarekin lotzen duen proiektua. Museoan gaur egungo konposizioz osatutako errepertorioa eskainiko du taldeak, tartean Eduardo Chillida artistaren omenezko kantu bat.
Lumina Ensemblek gainditu egiten du saxofoi laukotearen kontzeptu klasikoa, abangoardiako diziplina eszenikoak, soinuak eta grafikoak txertatzen baititu bere proposamenetan; horrela, arte garaikidea zentzumenen bidez esperimentatzeko aukera areagotzen duen ezohiko espazio akustiko-eszeniko batean kokatzen du publikoa.
Aurkezpena Andrea Cazzanigak egingo du, Kuraia Jaialdiaren zuzendariak.
Museoaren TopARTE programaren baitan Ensemble Kuraiarekin lankidetzan programatutako kontzertua.
Iraupena, gutxi gorabehera: 60 min
*Jarduerak aldaketak izan ditzake
Prezioa
5 € Lagunek / 8 € publikoak oro har
Lekua
Lekua eta ordua: Entzungela, 18:00