
Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu (Adina: 3–5)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
3–5 urteko taldean, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi beharko dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat
Refik Anadolek Museoko in situ erakusketa-sailerako sortutako murgiltze-obrarekin lotutako sormen-esperientzia bat bizitzera gonbidatzen zaituztegu. Zentzumen guztiak —ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena— erabiliko dira gorputzaren mugimendu osoa aktibatzera bideratutako proposamen horietan; era horretan, ingurunearekin konektatzeko modu berriak aurkituko ditugu, artearekin mimetizatuko gara eta bidaia magiko bat egingo dugu.
Arkitektura bizia: Gehry deitzen da Refik Anadolek sortutako ikus-entzunezko instalazioa. Hain zuzen ere, Frank Gehryren arkitekturari buruzko artxiboekin elikatuta, adimen artifizialak (AA) denbora errealean sortutako irudiak ematen dira eskala handian. AAk datuak berrinterpretatu eta etengabe mugitzen diren konposizio abstraktu bilakatzen ditu modu poetikoan. Imajina dezakezu begira zauden bitartean erabat aldatzen ari den koadro bat? Puntuak eta koloreak batu egiten dira, eta amets edo haluzinazio bihurtzen dira, gure irudimena, emozioak eta harritzeko gaitasuna piztuko dituen ingurune murgiltzaile batean. AAk eratzen duena berrinterpretatuz, koloreak geure eskuekin konbinatuko ditugu jarduera honetan, egiten dugunari gure estilo pertsonala, emozioak eta subjektibotasuna emanez. Zentzumenek eta intuizioak gidatuko gaituzte ekintzaz, sormenaz eta dibertsioz betetako bidaia berezi honetan.
Saioaren gidaria: Ismene Madariaga
Ordua: 10:15, 3–5 urteko talde 1
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea: Taldeen txarteldegia
Informazio gehiago
3–5 urteko taldean, jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi beharko dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat