Juegos-sensoriales
Familiak
Otsailak 15, larunbata

Jolas sentsorialak. Sentitu, jolastu, sortu (Adina: 6–10 urte)

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia

El Anatsuiren Itsaso gorakorra obran inspiratuta, dinamika ludikoen eta sortzaileen  bidez zentzumenak estimulatuko dituen esperientzia bat proposatzen dugu.

Bost zentzumenak —ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena— eta gorputzaren mugimendu integrala aktibatzen duten proposamenak dituzten jolasak aztertuko ditugu, gure ingurunearekin konektatzeko modu berriak aurkitzearren. Esperientzia murgiltzaile eta sentsorial honen bitartez, itsaso sinboliko batean murgilduko gara, eta horrek sorpresaz eta aukeraz beteriko mundu magiko batera eramango gaitu. Materialak berrerabiltzearen garrantziaz hausnartuko dugu, horiei bizitza eta zentzu berri bat emanez gure errealitatea eraldatzeko.

Gure zentzumenek gidatuko gaituzte sortzeko, mugitzeko eta jolas egiteko bidaia berezi honetan. Hainbat material aztertuko ditugu, eta haien ehundura, forma eta aukerekin harrituta geratuko gara. Bat-batekotasunetik eta sormenetik, gure emozioekin eta harritzeko dugun gaitasunarekin konektatuko dugu, artearen eta irudimenaren ahalmen eraldatzailea esperimentatuz.

Saioaren gidaria: Eliezer Ruiz
Ordua: 12:15, 6–10 urtekoen taldea
Iraupena: 90 minutu
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea: Taldeen txarteldegia