HomeForOurPlanet
Beste jarduera batzuk
Otsailaren 24tik martxoaren 17ra

HomeForOurPlanet

Informazio gehiago

Hautagaitzak aurkezteko epea gaur hasi da, eta martxoaren 17an amaituko da. Martxoaren 24an, berriz, bost irabazleak nortzuk diren jakinaraziko da.

IKEAK eta Guggenheim Bilbao Museoak HomeForOurPlanet lehiaketa abiarazi dute gaur. Lehiaketa hori Espainian bizi diren 18–35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta belaunaldi berriak mobilizatzea du helburu, klima-larrialdirako irtenbideak aurki ditzaten. Ideiarik berritzaileenak bidaltzen dituzten bost parte-hartzaileetako bakoitzak 2.000 euro jasoko ditu, eta, gainera, Bilbora etorri ahal izango da, problematika horren inguruko Design Thinking moduko jardunaldi batzuetan parte hartzera. Jardunaldi horietan, proiektu irabazle bat aterako da.

Parte hartzeko interesa duten gazteek klimari eragindako kaltea etxetik murrizteko edo klima-baldintza berrietara egokitzeko proposamen bat azalduko duen bideo bat (3 minutukoa gehienez) egin eta webgune honen bitartez bidali beharko dute.

Web HomeForOurPlanet

 

Informazio gehiago

Hautagaitzak aurkezteko epea gaur hasi da, eta martxoaren 17an amaituko da. Martxoaren 24an, berriz, bost irabazleak nortzuk diren jakinaraziko da.