Gabonetako tailerrak: Ura inspirazio-iturri (3–5 urte)
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Gabonetako tailer hauetan, inspirazio-, dibertimendu- eta ikasketa-iturri gisa erabiliko dugu ura, baita sormen-prozesuetarako tresna gisa ere. Zatoz ura, artea eta Gabonak lotzen dituzten jarduera dibertigarrietan parte hartzera.
Hainbat proposamen egongo dira, eta denek izango dute ardatz uraren gaia jorratzea eta ura oinarri duten teknikekin esperimentatzea. Hainbat artistaren lanetara joko dugu ideia bila, esate baterako Hilma af Klinten obretara, bere ibilbideko une batean “bustia bustiaren gainean” teknikarekin lan egin baitzuen (akuarelaren koloreak gainazal bustietan nahas zitezen uzten zuen); Fujiko Nakaya bezalako artistei ere erreparatuko diegu, Museoaren Bilduman daukan eskultura egiteko lainoa sortu baitzuen ur-lurruna erabilita.
Tailerrek uraren eta hura zaintzearen garrantziari buruzko kontzientzia sustatzen dute, eta urarekin eta Gabonekin lotutako emozioei buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena luzatzen dute. Hain zuzen ere Eguberria hartuko dugu oinarri gure lanak sortzeko: kasu batzuetan, koloreak oinarri heze baten gainean nahastuko ditugu haren gainean askatasunez ibil daitezen; beste batzuetan, berriz, uraren egoera desberdinetara joko dugu (esate baterako, izotza), eta elur artifiziala ere egingo dugu.
Abenduak 26, osteguna: euskaraz (3–5 urte)
Abenduak 27, ostirala: gaztelaniaz (3–5 urte)
Abenduak 30, astelehena: euskaraz (3–5 urte)
Urtarrilak 2, osteguna: gaztelaniaz (3–5 urte), euskaraz (3–5 urte)
Urtarrilak 3, ostirala: euskaraz (3–5 urte)
Saioaren gidariak: Mónica Rodríguez-Curiel, Mónica Martínez, Andere Etxegarai eta Maider Ugarte
Iraupena: 90 min
Hizkuntza: ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Plaza-kopurua mugatua da.
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
3–5 urteko taldean gutxienez 2 sarrera erosi behar dira jarduerarako: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat