
Books Alive! Free Spirits (Adina: 6–10)
Prezioa
5€ Lagunek / 7€ publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30
Mugarik gabeko fantasiazko esperientzia honetan parte hartzera gonbidatuta daude irudimen bizidun izpiritu aske guztiak. Refik Anadol artistaren sormen-unibertso liluragarrian murgilduko gara, eta, zalantzarik gabe, emozioen eta sentipenen zurrunbiloa piztuko digu: harridura, miresmena, plazerra, irrika, abentura, misterioa, zoriontasuna, bertigoa, naturaz gaindikoarekiko lotura… Gainera, irudimena bidelagun izateak dakarren poza eta gure mundua kolore, egitura, izaki eta objektu fantastikoekin betetzean datzan erokeria dibertigarria erakutsiko diguten istorioak ezagutuko ditugu. Estanpazio-teknikekin esperimentatuko dugu, gure sormena askatuko dugu, artelan guztiz orijinaletan gure irudimenak asmatutako objektu eta izaki bakarrak gauzatzeko.
Saioaren gidaria: Catalina Martinez-Moro
Adina: 6–10 urte
Iraupena: 120 min.
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
5€ Lagunek / 7€ publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30