BA-Free-Spirits
Familiak
Martxoak 8 eta 22, larunbatak; eta martxoak 9 eta 23, igandeak

Books Alive! Free Spirits (Adina: 3–5)

Prezioa

5€ Lagunek / 7€ publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Mugarik gabeko fantasiazko esperientzia honetan parte hartzera gonbidatuta daude izpiritu askeak eta irudimenez beteta daudenak. Refik Anadol artistaren sormen-unibertso liluragarrian murgilduko gara, eta, zalantzarik gabe, emozioen eta sentipenen zurrunbiloa piztuko digu: harridura, miresmena, plazerra, irrika, abentura, misterioa, zoriontasuna, bertigoa, naturaz gaindikoarekiko lotura… Gainera, irudimena bidelagun izateak dakarren poza eta gure mundua kolore, egitura, izaki eta objektu fantastikoekin betetzean datzan erokeria dibertigarria erakutsiko diguten istorioak ezagutuko ditugu. Estanpazio-teknikekin esperimentatuz, gure sormena askatuko dugu, gure burutik sortzen diren objektuak eta izaki bakarrak gauzatzeko obra guztiz originalean.

Saioaren gidaria: Catalina Martinez-Moro
Adina: 3–5 urte
Iraupena: 120 min.
Hizkuntza: ingelesa
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

5€ Lagunek / 7€ publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:30

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.