Belaunaldien arteko arratsalde pasa Hitz egitea gustatzen zaizu?
Prezioa
Sarrerak: doan, txarteldegian eta web gunean eskuragarri.
Lekua
Guggenheim Bilbao Bistroko atzeko terraza eta Museoko aretoak.
Informazio gehiago
Iraupena, gutxi gorabehera: 90 min.
Plaza mugatuak.
65 urtetik gorako pertsonei eta adin guztietako gazteei zuzendutako jarduera.
AURRE-SALMENTAK (10:00etan): Museoaren Lagunak: ekainaren 20an; Jarraitzaileak: ekainaren 27an; ekainaren 29ean.
Astearte goizetako artedun gosariak gustatzen bazaizkizu, ezin duzu arratsaldeko bertsiorik gabe geratu; izan ere, udan arratsaldea zerbait hartuz igarotzeko aukera eskaintzen dugu, jende gazteagoa batu dadin eta elkarrekin arratsaldea pasatzeko. Jarduera gure boluntariotza-programarekin lankidetzan egiten da, eta Museoko boluntarioen, 65 urtetik gorako pertsonen eta gaurkotasuneko gaien inguruan denbora, kezkak, esperientziak eta iritziak partekatu nahi dituzten gazteen arteko topaketa eta elkarrizketa sustatzen ditu. Museoko terrazan zerbait hartu ondoren, aretoetara jaitsiko gara obren aurrean hitz egiten jarraitzeko Museoko gida batekin batera. Arratsalde-pasak giro hurbil eta lasaian egiten dira, eta uneko erakusketekin nahiz Museoaren Bildumarekin lotu ahal izango dira.
Proposatutako gaiak:
- Uztailak 2: Itsasokoa edo mendikoa zara? Nahiago duzu uda Kantauri itsasoan igarotzea ala beste latitude batzuetan? Martha Jungwirthen bidaiak.
- Abuztuak 6: jaialdiak, raveak, klubak…, formatu txikiko musika ala formatu handikoa? Yoshitomo Nara eta musika.