
Baby Art
Prezioa
7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.
Jarduera honetan, mugimendua baliabide artistiko moduan aztertuko dugu, eta, horretarako, gorputz osoa eta haren aukera dinamikoak erabiliko ditugu sortzeko modu gisa. Jiratuz, jauzika, irristatuz, dantza eginez…, bi hizkuntza batuko ditugu: arte plastikoarena eta gorputz-adierazpena. Estimulu eta jolaserako gune gisa sortua da Baby Art, eta, Museoa ezagutzen duten bitartean, familien eta haien haurtxoen arteko interakzioa sustatzeko diseinatuta dago.
Richard Serra, Sol Lewitt edo Jenny Holzerren instalazio erraldoietan barrena ibiltzeak esperientzia paregabeak sortzen ditu. Koloretako zintak erabiliko ditugu artelanak ezagutzeko egiten ditugun ibilbideak airean margotzeko. Ekintzaz eta esperimentazioz beteriko tailer honetan, mugimendua paper gainean jasoko dugu koloreak baliatuta, trazu geldo eta leunekin edo azkar eta kementsuekin.
Gorputzaren dinamismoak espazioa koloreztatuko du: pinturaz bustitako objektuak arrastatuko digugu, gorputz-atalak erabiliko ditugu paper gainen aztarnak uzteko, lurrean edo hormetan jarritako euskarrien gainean mugimenduak eginez margotuko dugu edo pilotak hara eta hona ibiliko ditugu uzten dituzten arrastoekin harritzeko. Ingurune magikoa da, eta, bertan, haur bakoitzak jolastu, esploratu eta sortu egingo du haren lehentasunen eta interesen arabera.
Martxoak 1, larunbata, eta 2, igandea: 12–24 hilabete (euskaraz)
Martxoak 8, larunbata, eta 9, igandea: 6–12 hilabete (gaztelaniaz)
Martxoak 15, larunbata, eta 16, igandea: 24–36 hilabete (euskaraz)
Martxoak 22, larunbata, eta 23, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Martxoak 29, larunbata, eta 30, igandea: 24–36 hilabete (gaztelaniaz)
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Mertxe Periz, Monica Martinez, Maider Ugarte
Adina: 6–36 hilabete
Iraupena: 120 min.
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara
Plaza-kopurua mugatua da
Prezioa
7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.