Baby Art
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat
Estimuluz jositako jolaserako gunea, haurtxoen eta beren familien arteko hartu-emana sustatzera bideratua Museoko artelanak elkarrekin ezagutuz joan ahala. Hilabete honetan, Jenny Holzer edo Lucio Fontana bezalako artisten lanak izango ditugu aztergai; hau da, beren lanetan argia modu berritzaile eta harrigarrian txertatzen duten sortzaileenak. Pieza horietatik abiatuta, argiak gure ingurunea eta pertzepzioa nola eralda ditzakeen ikertuko dugu.
Argia protagonista izango duen tailer honek dibertitzeko eta gauza berriak ezagutzeko aukera ematen duten materialekin jolasteko, sortzeko eta miresmena pizteko abagunea eskainiko digu. Haurtxoen eta haien familien arteko hartu-emanaren bidez, etxeko txikienen jakin-mina piztea du helburu tailerrak eta, horretarako, argiz betetako mini-mundu magikoetan murgilduko dituen ingurunea esploratzera eta bertan erantzunak bilatzera bultzatzen ditu txikiak. Izarrez, argiz eta iluntasunez osatutako unibertso zoragarri bat sortuko dugu eta, nahi izanez gero, zure haurtxoari argazkiak ateratzen lagunduko dizugu, oroitzapen polit bat eraman dezazun etxera.
Abenduak 7, larunbata, eta abenduak 8, igandea: 24–36 hilabete (euskaraz)
Abenduak 14, larunbata, eta abenduak 15, igandea: 12–24 hilabete (gaztelaniaz)
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre eta Mertxe Periz
Iraupena: 120 min
Adina: 12–36 hilabete
Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Plaza-kopurua mugatua da.
Prezioa
5 € Museoaren Lagunek / 7 € publikoak oro har
Lekua
Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00
Informazio gehiago
Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat