Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.
baby-art
Familiak
Apirilak 5, 12, larunbatak; apirilak 6, 13, igandeak

Baby Art

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.

Jarduera honetan, mugimendua baliabide artistiko moduan aztertuko dugu, eta, horretarako, gorputz osoa eta haren aukera dinamikoak erabiliko ditugu sortzeko modu gisa. Jiratuz, jauzika, irristatuz, dantza eginez…, bi hizkuntza batuko ditugu: arte plastikoarena eta gorputz-adierazpena. Estimulu eta jolaserako gune gisa sortua da Baby Art, eta, Museoa ezagutzen duten bitartean, familien eta haien haurtxoen arteko interakzioa sustatzeko diseinatuta dago.

Richard Serra, Sol Lewitt edo Refik Anadolen instalazio erraldoietan barrena ibiltzeak esperientzia paregabeak sortzen ditu. Koloretako zintak erabiliko ditugu artelanak ezagutzeko egiten ditugun ibilbideak airean margotzeko. Ekintzaz eta esperimentazioz beteriko tailer honetan, mugimendua paper gainean jasoko dugu koloreak baliatuta, trazu geldo eta leunekin edo azkar eta kementsuekin.

Gorputzaren dinamismoak espazioa koloreztatuko du: pinturaz bustitako objektuak arrastatuko ditugu, paper gainean aztarnak utziko ditugu, lurrean edo hormetan jarritako euskarrien gainean mugimenduak eginez margotuko dugu edo pilotak hara eta hona ibiliko ditugu uzten dituzten arrastoekin harritzeko. Ingurune magikoa da, eta, bertan, haur bakoitzak jolastu, esploratu eta sortu egingo du haren lehentasunen eta interesen arabera.

Apirilak 5, larunbata, eta apirilak 6, igandea: 12–24 hilabete (euskaraz)
Apirilak 12, larunbata, eta apirilak 13, igandea: 24–36 hilabete (gaztelaniaz)
Saioaren gidariak: Aitziber Aguirre, Monica Rodriguez-Curiel
Adina: 12–36 hilabete
Iraupena: 120 min.
Hizkuntzak: gaztelania eta euskara
Plaza-kopurua mugatua da

Prezioa

7 € Museoaren Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Topagunea eta ordua: Taldeen txarteldegia, 11:00

Informazio gehiago

Jarduerarako gutxienez 2 sarrera erosi behar dira: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera datorren helduarentzat.