Arte garaikideari buruzko hastapen-ikastaroa. Haratago begiratzen zuten ezinbesteko hiru artista
Prezioa
150 € Museoaren Lagunek eta 180 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har (prezio bera online bertaratuz gero)
Lekua
Guggenheim Bilbao Museoko Liburutegia eta erakusketa-aretoak, 18:00–19:30
Mugarik gabeko irudimena eta artea askatasunetik sortzeko grina izan zuten Eduardo Chillidak, Hilma af Klintek eta Tarsila do Amaralek. Ikastaro honetan, sormen moderno eta garaikidean oinarrizkoak diren hiru artista horien lana aztertuko du Arantxa Pereda Angulo artearen historialari eta kultur kudeatzaile eta bitartekariak.
Eduardo Chillida euskal artista funtsezko irudia da XX. mendearen bigarren erdialdeko eskulturan; Hilma af Klint abstrakzio piktorikoaren aitzindaritzat ezagutu izan da duela gutxi; eta Tarsila do Amaral gaurkotasun handiko kontzeptuak aztertzera aurreratu zen (esate baterako, indigenismoa, herentzia kulturalak eta kolonialismoa).
Modalitatea: aurrez aurrekoa (online jarraitzeko aukera dago)
Publikoa: arte garaikidean interesa duten helduak
Saio-kopurua: 12 (9 klase eta 3 bisita gidatu)
Hizkuntza: gaztelania
Ziurtagiria: ikastaroko saioen % 80ra joanez gero
Materialak: bibliografia, klaseetako edukia jasotzen duten testuak, glosarioa eta bestelakoak
ZER IKASIKO DUGU?
- Artista erabakigarrien lana eta obra zehatzak aztertuko dira, horien testuinguru historikoa, sozio-politikoa, artistikoa, ekarpenak, eraginak, eta lotutako gaiak landuz.
- Mendebaldeko arte moderno eta garaikidera hurbilduko gara eta oinarrizko kontzeptu batzuk landuko ditugu, konfiantza lortzeko, norberaren irizpidea eta pentsamendu kritikoa baloratzeko eta hiztegi espezifikoa eta erlazionatua erabiltzeko.
- Emakume artisten obra ezagutu eta Artearen Historian dagokien lekua aztertuko dugu.
- Arte modernoaz eta garaikideaz eta Museoaren erakusketez eta Bildumaz gozatuko dugu modu argian eta ulerterrazean interes berberak dituzten beste pertsona batzuekin batera.
PROGRAMA
Eduardo Chillida
Azaroak 5: Chillida Leku: egi bihurtutako ametsa
Saio honetan, artea eta natura uztartzen dituen artelan gisa mamitutako Chillida Leku proiektu paregabearen jatorria eta bilakaera azalduko dira.
Azaroak 12: Chillida, obra, natura eta espazioa
Chillidak naturaren “baitan” “mesedetan” eta “zerbitzurako” sortu zituen bere lanak; horiek bizi dituzten pertsonentzako. Musikak eta soinuak haren lanetan duten garrantzia ere jorratuko dugu.
Azaroak 19: Marrazkiaren garrantzia
Aztertuko dugu noraino izan ziren erabakigarriak lerroa eta marrazkia Chillidaren obran; eta nolako eragina izan zuen haren estilo formal bereziak landu zituen teknika eta diziplina ezberdinetan (marrazketa, grabatua, urregintza, etab.).
Azaroak 26: erakusgai dauden Museoaren Bildumako Eduardo Chillidaren obrak bisitatzea
Hilma af Klint
Abenduak 3: Artea eta espiritualtasuna XIX. mendearen amaieraz geroztik
XIX. mendearen amaiera aldera, mistizismoarekiko, okultismoarekiko eta mundu espiritualarekiko interes handia piztu zen, eta joera horrek artean abstrakzioaren sorrera bultzatu zuen. Arteak eta espiritualtasunak lotuta jarraitu dute ordutik gaur arte hainbat adierazpen artistikotan.
Abenduak 10: Nor da nor arte abstraktuan?
Saio hau arte abstraktuaren “historiari” buruzkoa da: protagonista nagusiak, ezaugarriak, eraginak eta sortu zenetik gaur arte izan diren aldaerak.
Abenduak 17: Hilma af Klinten bizitza eta obra
Hilma af Klint margolari suediarra abstrakzioaren aitzindarietakoen artean dagoela ezagutzeak, berandu aitortu bazaio ere, estilo piktoriko horren historia berridatzi du.
Urtarrilak 21: Hilma af Klint erakusketa bisitatzea
Tarsila do Amaral
Urtarrilak 28: Modernismoa eta arte modernoa Latinoamerikan
XIX. mendearen amaiera aldera sortzen hasitako modernitatearen eta arte modernoaren ondorioz Latinoamerikan garatu den gaur egungo eszena artistiko bizia kulturak nahastearen eta hibridazioen emaitza da, eta praktika garaikide nabarmenen ardatz nagusietakoa da.
Otsailak 4: Sao Pauloko eta Brasiliako Biurtekoa
1951n, Sao Pauloko Biurtekoa sortu zen, arte garaikidearen inguruko nazioarteko topaketa nagusietako bat. 60ko hamarkadan, Oscar Niemeyer arkitektoak Brasiliako hainbat eraikin diseinatu eta eraiki zituen, eta arkitektura modernoaren adibiderik enblematikoenetarikoa dela esaten da.
Otsailak 11: Tarsila do Amaralen bizitza eta obra
1920az geroztik, artista brasildarrak irudi indigenak eta modernoak konbinatzen zituen obra orijinala egin zuen. Bi hiriburuetako (São Paulo eta Paris) abangoardien artean ibiliz, kultur eferbeszentziaren gorenean, paper kritikoa izan zuen Europa eta Brasilen arteko trukeetan.
Otsailak 25: Tarsila do Amaral erakusketa bisitatzea
Prezioa
150 € Museoaren Lagunek eta 180 € Jarraitzaileek eta publikoak oro har (prezio bera online bertaratuz gero)
Lekua
Guggenheim Bilbao Museoko Liburutegia eta erakusketa-aretoak, 18:00–19:30