maro
Art and Music
Abenduak 1 igandea

Art & Music. MARO

Prezioa

27,50 € Lagunek / 30,80 € publikoak oro har.

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek norbaitekin joan behar dute.

ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean.

Ordutegia
20:30: Museoa bisitatzeko irekiera
22:00: kontzertuaren hasiera

MARO

Mariana Secca artista portugaldarraren izen profesionala MARO da. Piano klasikoa ikasten hasi zen lau urterekin. Lehen abestia, berriz, 11 urte zituela idatzi zuen, eta 12 urterekin gitarra jotzen ikasi zuen bere kasa, haren konposizio-prozesuan funtsezkoa izango den instrumentua. 20 urte zituela, eskaera aurkeztu zuen Bostongo Berklee College of Music-en, eta onartu egin zuten. Han, beste artista batzuekin harremanetan jarri zen, tartean, Jacob Collierrekin, eta haren Djesse diskoan (2. Bol) esku hartu zuen.

2018an, 22 pistako debut homonimoa atera zuen hiru bolumenetan: MARO & Manel albuma  Manuel Rocharekiin, eta It's OK, folk elektroakustikoko bederatzi abestiz (ingelesez) osatutako bilduma bakarlaria, Quincy Jones ekoizle mitikoarekin management kontratua sinatu ondoren. MARO 2019an Europan, Ipar eta Hego Amerikan, Asian eta Australian barrena ibili zen Jacob Collierrekin batera, eta 2023an Hortelã argitaratu zuen, Sonyk banatutako lehen albuma. Gainera, urte berean, Sílvia Perez Cruzekin eta Rita Payésekin kolaboratu zuen Estrelas e Raiz abestian.

Erosi orain

Prezioa

27,50 € Lagunek / 30,80 € publikoak oro har.

Lekua

Museoko Atrioan

Informazio gehiago

Kontzertu-egunetan, Atrioan taberna bat izango da 20:30etik aurrera, eta, bertan, edariak eta pintxoak eskainiko dira (zerbitzu hori ez da sartzen sarreraren prezioan). Ez dago eserlekurik. Adingabeek norbaitekin joan behar dute.