Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945
Erakusketa honek Joan Mirók (Bartzelona, 1893 - Palma, 1983) 1920 eta 1945 urteen artean egindako laurogei lan baino gehiago aurkezten ditu. Tarte zabal honetan, ia hiru hamarkada hartzen dituen honetan, artistaren lanak agerian uzten du lehen abangoardien testuinguruan, besteak beste Surrealismoan, asmakuntza formalerako duen gaitasun aparta.