Gilbert and George Despertandose Waking 1984

Esnatzen, 1984

"Gure inspirazio-iturriak honako hauek dira: planetan bizi den jende guztia, basamortua, oihana, hiriak. Gizakiak interesatzen zaigu, bizitzaren konplexutasuna."

Gilbert and George, 2012 (1)

1965ean, Gilbert Proeschek (Dolomitak, Italia, 1943) eta George Passmorek (Devon, Ingalaterra, 1942) ikasle zirela ezagutu zuten elkar, Eskultura aurreratuko ikastaro batean, Londresko Central Saint Martin’s College of Art and Design delakoan. "Maitasuna lehen begi-kolpean izan zen," esan zuen Georgek. (2) Elkarrekin lan egiten eta bizitzen hasi ziren. Harrezkero, hainbeste batu dituzte euren identitateak, non ezinezkoa den bataz pentsatu bestea gabe; ez dago deiturarik, banako biografiarik edo banako lanik beraien bikitasun hori oztopa dezakeenik. (3) Gilbert & Georgek jantziak eta gorbatak ondo konbinatuta eramaten dituzte beti, eta Parker boligrafoak beraien goiko poltsikoetan. Berezko estilo hori balore formalak eta antigoalekoak bereganatzeko aukeratu zuten. Haien 1969ko "The Laws of Sculptors" manifestuan itxuratu zuten hori, modu honetan hasita: "Beti joan dotore jantzita, ongi orraztuta, erlaxatuta, atsegina eta adeitsu izanez, eta zeure burua kontrolpean."

Gilbert & Georgek ez dute Internetik erabiltzen, sarrerak erreserbatzeko ez bada, eta telefonoa erantzuten ez badute ere, zenbakia beti egon da telefono-aurkibidean. (4) Hasieratik bertatik, banaezin bihurtu ziren eta laster hasi ziren beraien lorpenik handiena izan den ideia gauzatzen: Artearen eta artistaren artean dagoen distantzia eraistea, eta osoki emanak bizitzea eskultura bizidunak izaten. Ondorioz, Gilbertek eta Georgek "ezin dute beraien artea beraien bizitzaren edozein alderditatik bereizi." (5)

Artistek aurkitzen duten guztia beraien lanarentzako balizko gai modura hartzen dute, eta gizarte arazoak, tabuak eta konbentzio artistikoak beti modu eztabaidagarri eta zirikatzailean plazaratu dituzte. Honako gaien inguruan ikertzen dute: identitatea, arraza, erlijioa, sexualitatea, hiriko bizimodua, terrorismoa eta heriotza. Beraien lanaren atzean honako ideia dago: artistaren sakrifizioa eta bere buruan inbertitzea artearen ezinbesteko baldintzak direla. (6)  Inspirazio-iturri dute Londreseko East End da, alegia, beraien bizitoki eta lantokia 40 urte baino gehiagoz. Lanetan erabiltzen dituzten ia irudi guztiak beraien etxetik oinez oso gertu dauden tokietan bildu dituzte. (7)

Gilbert & George 1969an egin ziren ospetsu, Singing Sculpture performanceari esker: mahai batean zutik jarrita eta beraien jantzi ezagunak soinean, mimoa, dantza eta abestu egiten zuten, batzuetan, egun osoan. 1980ko hamarkadaren hasieran, Gilbert & Georg argazki-collageak kolore biziz tindatzen hasi ziren, elizetako beirateen tradizioa alaiki gogora ekarriz. (8) Garai hartan ere, gazteak kontratatzen hasi ziren, horietako asko beraien auzokoak, konposizio zirikatzaileak sortzeko, tamaina handikoak eta grafikoki deigarriak. Esnatzen (1984) itzelean, artistak imajinaren erdi-erdian daude, kolore biziko eta simetrikoki kokatutako hainbat giza irudiren artean. Beraien inguruan, gazteak eta mutilak daude,

heroiak bailiran, irudiaren barruan konposizio narratiboak xeheki sortuz. (9) Ikusle gazteek artistak behatzen dituzte: gainjarritako koloreak tarteko, artisten aurpegiak katamaloak dira, larriminezko ikara irudikatuz bezala; agian, gaztarotik helduarora igarotzea, hori eman bailezake aditzera haien irudiak hiru eskala desberdinetan errepikatuta agertzeak. (10)

Gilberte & Georgek pieza denak irudi bakar batetik abiatuta sortzen dituzte; baita gela ilunean gainjarritako argazki-negatibo bereizietatik ere. Subjektuak hondo beltz baten kontra jarri ondoren, irudiak eskuz koloreztatzen dira. Konposizioa honako sistemaren bidez eratzen da: irudi guztiak lauki-sarean zenbatzen dira eta zenbatutako sekuentzia jarraitzen da azken irudia osatu arte.

 

1. "Gilbert & George", White Cube.

2. Gilbert & George, interview, Daily Telegraph, 2002ko maiatzaren 28a.

3. "Gilbert & George", Collection Online, Solomon R. Guggenheim Museum.

4. "Gilbert and George’s Postcards from the Edge", London Evening Standard, 2011ko urtarrilaren 6a.

5. "Gilbert & George Major Exhibition, Information and Activity Pack for Teachers", Tate Modern.

6. "Gilbert & George", White Cube.

7. "Gilbert & George Major Exhibition", Tate Modern.

8. "Esnatzen", Bilduma, Guggenheim Bilbao Museoa.

9. "Gilbert & George", Collection Online, Solomon R. Guggenheim Museum.

10. Ibid.

Preguntas

1965etik, Gilbert & George kide bihurtu ziren, artista bakarra bailiran, banakako identitaterik edo banakako artelanik gabe. Ikasleei galdetu zeintzuk izan litezkeen bat eginda lan egitearen abantailak eta desabantailak? Ezagutzen al dute beste lankidetzarik identitate bakarrak bi pertsonena ordezkatzen duenik?

Ikasgelan obra hau ahal eta zehatzen deskribatu. Konturatu al dira Gilbert & George pinturaren erdi-erdian irudikatu dituztela? Zergatik uste dute artistek beren burua modu horretan irudikatu zutela? Arte-historialari batek esan zuen artisten inguruan gazteak eta mutilak daudela, heroiak bailiran, irudiaren barruan konposizio narratiboak xeheki sortuz. Mutilen jarrerei eta aurpegiei erreparatuta eta artelanean kokatuta dauden moduari so eginda, zer jakin dezakegu artisten eztabaidagaiaz?