Bilboko zirkulua | Richard Long | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

XX. mendeko eskultore handiak

2003.03.18 - 2004.01.11

Eskala handiko eskulturak sortzeko ohikoak ez diren materialak erabiltzea, eta obra horiek ingurunearekin elkar hartzen duten modua, artistengan kezka piztu duten gaiak izan dira 1960ko hamarkadaz geroztik. Erakusketa honetan ikusgai jarritako eskultura sortak bost hamarkadetan artistek gai horiek lantzeko modua aztertu zuen.

Alexander Calderren stabile monumentalak, alegia 19632ko Guillotina zortzirentzat (Guillotine for Eight), estetika industriala aditzera eman zigun: metalezko xafla handiek, agerian dauden torlojuez elkartuta, piezaren forma dinamikoa egituratzen dute. Ikuslea inguruan ibili ahala pieza itxuraldatu egiten dela ematen du. Mugimendu minimalistaren barruan, Carl Andre eta Richard Serrak ere erabili izan dituzte material komertzialak —latorria, altzairu herdoilkorra— obren propietate fisikoak nabarmentzeko. Richard Serraren Sugea (Snake) eskultura kolosalaren uhin formako korridore inklinatuetatik aurrera egin ahala, ikusleak zorabioa sentitzen du, espazioak eragindakoa, altzairua mugitzen arituko balitz bezala. Bere aldetik, Richard Longek elementu autoktonoekin egindako eskulturetan, adibidez 2000ko Bilboko zirkulua (Bilbao Circle) obran, harlauzak naturaren iradokizun poetikoak dira. Sentimendu hori bera Mario Merzek erabilitako materialek ere eragiten digute, arte povera mugimenduko sortzaileak, alegia. Adarrez, beiraz eta kautxuz egindako bere konbinazioek 1989ko Hiri irreala, mila bederatzi ehun eta laurogeita bederetzi (Città irreale, Millenovecentottantanove) lanaren iglua zehazten dute, fina eta ederra eta aldi berean mehatxagarria den obra izanik.


 

Richard Long
Bilboko zirkulua (Bilbao Circle), 2000
Delabole-ko arbela
Diametroa: 1.300 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu