People mobile
Laster ikusgai

Vito Acconci / Sergio Prego: YOU

2025.04.03 - 2025.09.07

Bost hamarkadako ibilbidean, Vito Acconcik (New York, 1940–2017) subjektibotasuna aztertu zuen poesia konkretuaren, argazkigintzaren, bideoaren, perfomancearen, instalazioaren eta arkitekturaren bitartez. Erakusketa honen abiapuntu izango dira figura historiko horren eta Sergio Prego (Donostia, 1969) euskal artista garaikidearen arteko lankidetza eta adiskidetasuna. Bien arteko harremana Acconciren ibilbidearen azken urteetan garatu zen, Prego Acconci Studion aritu zenean arte- eta arkitektura-proiektuen lantaldean. New Yorkeko Electronic Arts Intermix (EAI) artxiboarekin lankidetzan egindako erakusketa honek Acconcik bideo- eta perfomance-arloan egindako ibilbidearen gainbegiratu subjektiboa planteatuko du Pregok diseinatutako eszenografiaren barruan. Dispositiboak, orobat, artista donostiarrak gure mendeko lehen bi hamarkadetan bitarteko horietan egindako lanen aukeraketa bat ere jasoko du, Acconciren lanekin hartu-emanean jarrita. Horietan, Pregok hain bereizgarri duen eta Acconciren espirituarekin bat datorren modu batean, indarrek zeharkatutako eragile gisa ulertzen dira gorputza eta arkitektura; hain zuzen ere, indar horietatik sortzen da eskultura-bolumena, baina ez forma gisa ulertuta, tentsio baten adierazpen ukigarri gisa baizik.

Aretoa: 103
Komisarioa: Manuel Cirauqui



Vito Acconci
Peoplemobile, 1979
Instalazioaren ikuspegia espazio publikoan, Amsterdam
Argazkia: Fernando Pereira / Anefo