Sky Hopinka
Laster ikusgai

Sky Hopinka: Korde gabe

2025.09.18 - 2026.01.18

Sky Hopinka (Ferndale, Washington, 1984) teknika narratibo eta lengoaia indigenekiko interesaren bidez iritsi zen zinematografiara. Ho-chunk nazioko kidea da, eta Kaliforniako Luiseño misioko Pechanga Band of Indians herriaren ondorengoa. Hopinkak bideo-lan konplexuak egiten ditu istorio pertsonalak, indigenen egungo bizitzari buruzko dokumentazioa eta ikonografia abstraktua batuz, botereari eta kulturen arteko komunikazioaren mugei buruzko hausnartzeko modu gisa egin ere.

Hopinkaren Korde gabe (Fainting Spells, 2018) familiaren, tradizioaren, sendatzearen eta paisaiaren inguruko meditazioa da, eta, horren bitartez, Xąwįska edo indiar pipa delakoari buruzko mitologia ikertzen du artistak; hau da, norbait konorterik gabe geratzean Ho-chunk herriak hura esnatzeko erabiltzen duen sendabelarrari buruzkoa. Filmak landare horri eta Ho-chunk tradizioaren barruan duen egitekoari buruzko testuak jasotzen ditu, topaketa, leku ezagun eta fenomeno naturalen irudi abstraktuei gainjarrita; irudiek, sarritan, abangoardia historikoen estetika zinematografikoa gogorarazten dute. Filmaren zatirik handiena Washingtonen eta  Coloradon egin zen, eta pelikula Hopinkaren egungo praktikaren erakuslea da. Berak arte “etnopoetikoa” deitzen dio, kultura indigena biziekin duen sormenezko konexioan oinarritua.


Artistarentzat, Korde gabe lanak zera aztertzen du, “mitoak erakusten diguna eta egiteko duen modua, gaur egungo komunitate natiboetan duen presentzia eta munduan ibiltzeko moduan eragiteko duen manera”. Hopinkak esperientzia pertsonalak gehitzen ditu askotan bere lanean; kasu honetan, aitaren ahotsaren  grabazioak txertatu ditu filmean, paisaia instrumental oparoaren baitan.

Aretoa: 103
Komisarioa: Geaninne Gutierrez-Guimarães


Sky Hopinka
Korde gabe (Fainting Spells), 2018
Hiru kanaleko bideoa, koloretan, soinuduna, 9 min, 45 s
A.P. 1/2, 3 kopiako edizioa
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, honakoak emandako funtsekin erosia: Photography Council, 2021
© Sky Hopinka