La Galetteko errota | Pablo Picasso | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Picasso ezkutua

2004.09.14 - 2005.01.16

Picasso ezkutua erakusketa berezia Bizkaiko hiriburuan izango den Obra Historikoen eta Artistikoen Kontserbaziorako Nazioarteko XX. Kongresuarekin batera antolatu zen. Kongresuan, 1900ean Pablo Picassok egindako bi lanen inguruko ikerlan baten emaitza aurkeztu zen. Erradiografia-tekniken bidez, azterlanak agerian utzi zuen San Francisco Museum of Modern Art-en Montmartre kalea (Rue de Montmartre) lanaren azpian Parisko gaueko klub baten bozeto bat zegoela, garai berekoa, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en La Galletteko errota (Le Moulin de la Galette) koadroaren izugarrizko antza duena.

 


Pablo Picasso
La Galetteko errota (Le Moulin de la Galette), Paris, 1900ko udazkena
Olio-pintura mihise gainean
88,2 x 115,5 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Thannhauser Bilduma, Dohaintza, Justin K. Thannhauser

Partekatu