Titulurik gabea (Triangelu formako labirintoa) | Robert Morris | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Pertzepzio aldakorrak: Guggenheim Museoaren Panza Bilduma

2001.02.11 - 2001.04.22

104 eta 105 aretoetan Robert Morris, Bruce Nauman eta Richard Serra-ren obra-sorta bat dago ikusgai. Obra hauek Panza Bildumakoak dira, arte minimalista, postminimalista eta kontzeptualaren eta instalazio-artearen bilduma handienetako batekoak, eta 1960 eta 1970eko hamarkadetan artearen aurrean izandako jarrera-aldaketa aditzera ematen dute. Belaunaldi horretako artistek konbentzionalak ez ziren material industrialak erabili zituzten eta obraren eduki narratiboari baino gehiago ezaugarri literal eta fisikoei garrantzi handiagoa ematen hasi ziren. Eskultura, bere esanahi sinbolikotik eta idulki edo oinarri tradizionaletik aske, ikuslearen espazio errealera eraman zuten harekin harreman berri bat ezartzearren eta obraren esperientzia fenomenologikoa eskulturaren esanahiari lotutako funtsezko zerbait bihurtzearren.

Morris, Nauman eta Serrak, diziplina artistiko desberdinak landuz-dantza, zinema eta musika esate baterako-, printzipio formaletan baino gehiago eszenaratzearen ekintzan gehiago oinarritzen zen ikuspegia hartu zuten. Espazioa eta denbora beren hiztegi artistikoan gehitzean animatu egiten dute ikuslea obraren inguruan, barruan edo gainean mugitzera, ikuspegi anitzak lor ditzan. Horren emaitza obrarekiko eta inguratzen duen espazioarekiko elkarrekintza intelektuala eta erraietakoa da.


Richard Serraren Greba (1969-71) obra, pareta baten antza duen altzairuzko xafla bat izkina batean bertikalean eutsita, hasieran plano bat bada ere gero lerro bihurtzen da ikusleak bitan banatuta dagoen aretoa zeharkatu ahala. Antzera, Morrisen izenbururik gabeko obrek, 1969an altzairuz eginak, eskala arkitektonikoa dute eta behatzen deneko lekuaren arabera forma itxi edo ireki bihurtzen diren objektuen aurrean jartzen dute ikuslea. Morrisen labirintoetan bezala, bisitariek arratoien antzera zeharkatzen dituzten horietan alegia, Naumanen Argi berdeko korridorea (1970) ikuslea ohi ez bezalako luzera duen padadizo estu batetik ibiltzen da, argi berde deseroso batez argitua. Ingurune probokatzaile eta kezkagarri honek arkitekturak eragin ditzakeen erreakzio fisiologiko eta fisiko sakonak aditzera ematen ditu.

Hiru artista horiek artea eta ikusleak esperimentatzen duen modua izan daitekeen horren definizioa zabaldu dute.

 

Robert Morris
Titulurik gabea (Triangelu formako labirintoa) [Untitled (Triangular Labyrinth)], 1973
Bois
Murs: 300 cm de haut; couloir: 60 cm de large
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Collection Panza, 1991. 91.3815

Partekatu