Inpresionismotik arte abstraktura
2004.11.13 - 2005.01.30
Solomon R. Guggenheim Museum-eko lan-sorta zabal honek XIX mendearen bukaeratik XX mendearen lehenengo erdira arte abangoardiak izan zituen aldaketak aztertu zituen.
Zenbait artista inpresionistaren pinturek, Pierre Renoirren pinturek adibidez, baita artista postinpresionista batzuenek ere, Georges Seurat eta Vincent van Goghen pinturek esaterako, geroago aro modernoaren hasiera izango zen genero akademiko tradizionalekiko pinturaren askapena aditzera eman ziguten. Parisen zeudela, gorantz zihoan gune artistiko nagusian, abangoardia asaldatu horrek berrikuntza eta garapen ugari ahalbidetu zituen XX. mendeko artean.
Kubismoak, XX. mendearen lehenengo urteetan Pablo Picassok eta Georges Braquek garatutakoak, aukera berriak eskaintzen zituen bi dimentsioko pintura-planoan hiru dimentsioko objektuak irudikatzeko. Erakusketa honek funtsezkoak diren Fernand Léger, Robert Delaunay eta Juan Grisen pinturak ere bildu ditu, kubismoa zegokien sentsibilitate berezira egokitu baitzuten; Pierre Bonnard eta Marc Chagallek, berriz, garaiko beste artista batzuek bereganatu zituzten ikuspegi anitzak ere aditzera eman zituzten. Aurkezpen honek pinturaren abstrakzioak hartutako hainbat bideen adibideak ere barne hartu zituen: zenbait artistek pintura modernoaren garapenean bete zuten berebiziko zereginetik hasi, esate baterako, Vasily Kandinskyk, Paul Kleek eta Piet Mondrianek betetakoetatik, surrealismoaren forma biomorfiko eta irudi irrealetaraino, Joan Miróren mihiseetan ikus daitezkeen horietaraino, alegia.
František Kupka
Planoak koloreka, biluzi handia (Plans par couleurs, grand nu), 1909–10
Olio-pintura mihise gainean
150,1 x 180,8 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York
Dohaintza, Andrew P. Fuller-en andrea, 1968