Mark Blower 190923 Mark Leckey O Magic Power of Bleakness Tate 0005
Laster ikusgai

in situ: Mark Leckey

2025.11.07 - 2026.04.12

Mark Leckey (Birkenhead, Erresuma Batua, 1964) artista garaikide britainiarra Londresen bizi da eta bertan egiten du lan. 1990eko hamarkadaren amaiera aldera ospea lortu zuenetik, haren praktika itzaltsuak kultura herrikoiaren eta teknologiaren arteko harremana jorratu izan du, eta gazteria, gizarte-klasea eta nostalgia bezalako gaiak ere aztertu izan ditu. Aurkitutako objektuen bidez egindako ekoizpena eta bideo-lanak kultura herrikoitik hartutako elementuetan oinarritzen dira. Leckey Fiorucci Made Me Hardcore (1999) eta Industrial Light & Magic (2008) piezengatik da ezaguna, eta azken horri esker Turner Saria eskuratu zuen 2008an. Azken sei urteetan, Leckey aurkezle-lanetan aritu da NTS Radio irratian, dagoeneko ospetsuak diren nahiz izena hartzen hasi berriak diren artistek sortutako musika esperimentalari buruzko programa batean, hain zuzen. Guggenheim Bilbao Museoan egingo den erakusketak Leckeyren lanak biltzen dituen iturri ugariak aurkeztuko ditu, hala nola soinua, eskultura eta perfomancea.

Aretoak: 204, 208
Komisarioa: Lekha Hileman Waitoller



Mark Leckey
Instalazioaren ikuspegia, O’ Magic Power of Bleakness, Tate Britain, Londres, irailaren 24tik urtarrilaren 5era, 2020.
Argazkia: Mark Blower. Eskaintza: artista, Cabinet Gallery London eta Tate.