image
Iragandako erakusketa

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

2016.09.30 - 2017.01.08

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera aurkezten du, 80 artelan inguruko erakusketa bat. Irlandan jaiotako britainiar artistaren lanik garrantzitsuenetako batzuk izango dira, eta asko ez dira ia inoiz erakusgai izan. Horiez gain, Baconen ibilbidean eragina izan zuten maisu klasikoen lanak erakutsiko dira.

Erakusketak frantziar eta espainiar kulturak artistarengan utzitako aztarnan sakontzen du; izan ere, Bacon frankofilo sutsua zen eta espainiar maisu handien lanak ondo ezagutzen zituen, besteak beste, Velázquezenak. Parisko Paul Rosenberg galerian Cent dessins par Picasso erakusketa ikusi ondoren, pintore ibilbidea hasi zuen. Literatura frantsesak oso interesatzen zuen eta Racine, Balzac, Baudelaire eta Proust gogoz irakurri zituen; era berean, Frantziako izen handiko artisten arteak liluratzen zuen, besteak beste, hauenak: Manet, Degas, Gauguin, Van Gogh, Seurat, Matisse eta Picasso eta zaharragoak ziren Ingres, Géricault eta Daumier.


Parisen 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Picassoren lana ezagutu zuen, baina espainiar kulturarekin harremana ere beste modu batean antzeman daiteke: Velázquezen 1650eko Inozentzio x.aren erretratua lanak obsesionatzen zuen. Jatorrizkoa Doria Pamphilj galerian ikusteko aukera izan zuen, 1954an Erromara egindako bidaia batean, baina lan horretatik abiatuta, motibo bera erabiliz, 50 pintura baino gehiago sortzeko, Velázquezen lanaren kopiak buruan edukitzea nahiago izan zuen. Velázquezen lanez gain, Baconek biziki gogoko zituen beste maisu espainiar batzuen lanak, besteak beste, Zurbaránenak, El Grekorenak eta Goyarenak; Madrilgo Museo del Pradon ikusitakoak ziren.

Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa, Monakoko Grimaldi Forum-ekin lankidetzan

Francis Bacon
Gurutziltzaketa baterako hiru estudio (Three Studies for a Crucifixion), 1962ko martxoa
Hareadun olio-pintura mihise gainean, hiru panel
198,1 x 144,8 cm bakoitza
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, 64.1700
© The Estate of Francis Bacon. All rights reserved. DACS/VEGAP. Bilbao, 2016

Erakusketa

Konposizioa (Irudia)

Francis Bacon
Konposizioa (Irudia) [Composition (Figure)], 1933
Pastela, luma eta tinta paper gainean, kartoi gainean muntatua
53,5 x 40 cm
Abelló Bilduma, Madril © The Estate of Francis Bacon. Eskubide guztiak jabedunak dira.
DACS/VEGAP. Bilbo, 2016

Van Goghen erretratu baterako estudioa I

Francis Bacon
Van Goghen erretratu baterako estudioa I (Study for Portrait of Van Gogh I, 1956
Olio-pintura eta harea mihise gainean
152,5 x 117 cm The Robert and Lisa Sainsbury Collection, University of East Anglia © The Estate of Francis Bacon. Eskubide guztiak jabedunak dira.
DACS/VEGAP. Bilbo, 2016 Argazkia: Prudence Cuming Associates Ltd.

Velázquezen araberako estudioa

Francis Bacon
Velázquezen araberako estudioa (Study after Velázquez), 1950
Olio-pintura mihise gainean
198 x 137 cm
Private collection
© The Estate of Francis Bacon. Eskubide guztiak jabedunak dira.
DACS/VEGAP. Bilbo, 2016
Argazkia: Prudence Cuming Associates Ltd.

Autorretraturako estudioa

Francis Bacon
Autorretraturako estudioa (Study for Self-Portrait), 1976
Olio-pintura eta pastela mihise gainean
198 x 147,5 cm
Art Gallery of New South Wales, Eskuratzea 1978
© The Estate of Francis Bacon. Eskubide guztiak jabedunak dira.
DACS/VEGAP. Bilbo, 2016
Argazkia: Jenni Carter, Viscopy

Ohean dauden giza irudietarako hiru estudio

Francis Bacon
Ohean dauden giza irudietarako hiru estudio (Three Studies of Figures on Beds), 1972
Olio-pintura eta pastela mihise gainean, triptikoa
198 x 147,5 cm
Esther Grether Familly Collection
© The Estate of Francis Bacon. Eskubide guztiak jabedunak dira.
DACS/VEGAP. Bilbo, 2016
Argazkia: Bildpunkt AG, Münchenstein

Gizon baten bustoa marko batean

Alberto Giacometti
Gizon baten bustoa marko batean (Buste d’homme dans un cadre), ca. 1946
Olio-pintura mihise gainean
28,1 x 22,4 cm
Fondation Alberto et Annette Giacometti, Paris
© Alberto Giacometti Estate/ VEGAP, 2016

Tauromakia saila (xehetasuna

Francisco de Goya
Tauromakia saila (xehetasuna), 1816
Urtinta, akuafortea, xixela eta punta lehorra
40 akuaforte, 31,5 x 47,7 cm (papera)
Bilboko Arte Ederren Museoa

Artista

Captura de pantalla 2021 03 10 a las 10 12 27

Bacon, Francis

1910 Francis Bacon Dublinen jaio zen 1909ko urriaren 28an. Irlandan bizi zen baina han inolako sustrairik ez zuen familia ingeles dirudun bateko bost anai-arreben artean bigarrena izan zen. 1920 Baconek Berlinen izan zuen ordura arteko...

Partekatu