David Hockney
Iragandako erakusketa

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

2012.05.15 - 2012.09.30

David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketa Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoaren eta Koloniako Museum Ludwig-ekin lankidetzan. Hockney egun jardunean dagoen britainiar pintore gailentzat dute, eta erakusketa honetan haren ibilbidean paisaiak duen leku esanguratsua aztertzen da; gaurdaino gai horri eskainitako erakusketarik handiena da Espainian.

Iberdrolaren babesari esker, Museoko bigarren solairuan 190 bat lan ikusgai daude: olio-pinturak, ikatz-ziriz eta iPad bidez egindako marrazkiak, zirriborroen koadernoak eta bideo digitalak, gehienak azken zortzi urteetan sortutakoak. Nolanahi ere, 2004tik aurrera egindako jaioterri Yorkshire-ko paisaiaren margolan biziak dira erakusketaren muina. Erakusketak margolariaren munduan murgilduko gaitu, eta aditzera emango digu askotako teknikez baliatuta artistak natura bizitasunez jasotzeko gaitasuna duela eta gaztaroko paisaiari atxikitzen zaiola.


Komisarioak: Edith Devaney, Londresko Royal Academy of Arts-eko Arte Garaikide Proeiktuen Arte Arduraduna, eta Marco Livingstone, komisario independentea

Erakusketa

Ordinary Picture

David Hockney
Ordinary Picture, 1964
Akrilikoa mihise gainean
182,9 x 182,9 cm
Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Smithsonian Institution, Washington
Joseph H. Hirshhorn-en dohaintza, 1966
© David Hockney
Argazkia: Prudence Cuming Associates

Pearblossom Highway, 11-18 April

David Hockney
Pearblossom Highway, 11–18 April 1986 #1
Argazki-collagea
119,4 x 163.8,cm
The J. Paul Getty Museum, Los Angeles David Hockney-ren dohaintza
© David Hockney
Argazkia: Prudence Cuming Associates

The Road across the Wolds

David Hockney
The Road across the Wolds, 1997
Olio-pintura mihise gainean
121,9 x 152,4 cm
Mrs Margaret Silver
© David Hockney
Argazkia: Prudence Cuming Associates

A Closer Winter Tunnel, February–March

David Hockney
A Closer Winter Tunnel, February–March, 2006
Olio-pintura sei mihiseren gainean
182,9 x 365,8 cm (91,4 x 121,9 cm bakoitza)
Art Gallery of New South Wales, Sydney
Honako hauen funtsei esker eskuratua: Geoff eta Vicki Ainsworth, Florence eta William Crosby-ren legatua eta Art Gallery of New South Wales Foundation, 2007
© David Hockney / Collection of Art Gallery of New South Wales, Sydney
Argazkia: Richard Schmidt

Winter Tunnel with Snow, March,

David Hockney
Winter Tunnel with Snow, March, 2006
Olio-pintura mihise gainean
91,4 x 121,9 cm
Artistaren eskaintza
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006

David Hockney
Woldgate Woods, 21, 23 and 29 November 2006
Olio-pintura sei mihiseren gainean
182,9 x 365,8 cm (91,4 x 121,9 cm bakoitza)
Artistaren eskaintza
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

The Big Hawthorn

David Hockney
The Big Hawthorn, 2008
Olio-pintura bederatzi mihiseren gainean
274,3 x 365,8 cm (91,4 x 121,9 cm bakoitza)
Artistaren eskaintza
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

Winter Timber

David Hockney
Winter Timber, 2009
Olio-pintura hamabost mihiseren gainean
274,3 x 609,6 cm (91,4 x 121,9 cm bakoitza)
Bilduma pribatua
© David Hockney
Argazkia: Jonathan Wilkinson

The Sermon on the Mount II

David Hockney
The Sermon on the Mount II (After Claude), 2010
Olio-pintura mihise gainean
171,5 x 259,7 cm
Artistaren eskaintza
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

Under the Trees, Bigge

David Hockney
Under the Trees, Bigger, 2010–11
Olio-pintura hogei mihiseren gainean
365,8 x 609,6 cm, (91,4 x 121,9 cm bakoitza)
Artistaren eskaintza
© David Hockney
Argazkia: Richard Schmidt

Artista

David Hockney2 560x374

Hockney, David

David Hockney Bradford-en jaio zen 1937an. Bradford School of Art-en ikasi zuen eta, ondoren, 1959tik 1962ra Royal College of Art-en. Azken horretan ikaskide izan zituen Peter Blake eta R.B. Kitaj, eta bertan zela egin zen ezagun:

Partekatu