Laudio-Ibon
Laster ikusgai

Artea ikasbide 2025

2025.06.10 - 2025.09.21

Erakusketa honetan ikus ahal izango dugu 6 eta 12 urte bitarteko ehun haur baino gehiagok 2024-25 ikasturtean egindako lanaren erakusketa bat, Guggenheim Bilbao Museoaren Artea ikasbide hezkuntza-programaren barruan. Ekimen honen bitartez, artistak ikastetxeetako geletara eramaten dira, eta, bertan, irakasleekin zuzenean lan egiten dute artea eskola-ikaskuntzan txertatzeko.

Esplorazio artistikoaren eta artearen inguruko eztabaidaren bidez, ikasleek Lehen Hezkuntzako curriculumaren edukiak jorra ditzakete ikuspegi sortzaile eta pertsonal batetik. Jarduerak artea hainbat ikasgairekin (Zientziak, Hizkuntza edo Matematika) lotzeko diseinatuta daude, eta artea ikasleen inguruko mundua ikertzeko eta ulertzeko bide bihurtzen dute.


Ikasturte honetan, parte hartu duten sei klasek honako hauek aztertu zituzten: egutegiak nola eragiten duen naturaren alderdian, zeintzuk diren gizakiek ingurumenean egiten duten ekintzaren ondorioak edo nola mimetizatu ingurune naturalarekin. Helburu aktibista duen sorkuntza eta horrek gizartean izan dezakeen eragina ere ezagutu zuten, inguruko tokiko artisten obrarekin batera. Artearen bidez eta nork bere burua ezagutzeko jardueren bidez, nortasun pertsonalari nahiz kolektiboari buruzko gogoeta egin zuten, halaber.

Prozesuetan, askotariko teknikak eta diziplinak erabili zituzten; hala nola, pintura, eskultura, argazkigintza edo performancea. Horrela, adierazpen askea sustatu zuten eta sormenak hezkuntzan duen garrantzia nabarmendu  zuten hezkuntza-proiektuetan aplikatu zituzten.