Artea ikasbide 2005 | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Artea ikasbide 2005

2005.06.14 - 2005.07.17

Artea ikasbide erakusketak 6 eta 12 urte bitarteko 186 ikaslek sortutako artelanen aukeraketa aurkeztu zuen, 2004–05 ikasturtean Guggenheim Bilbao Museoaren hezkuntza-programa horretan parte hartu zutenena.

Learning Through Art ekimena (“artea ikasbide”) 1970ean sortu zuen Natalie Liebermanek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan, jarduera artistikoen bitartez Lehen Hezkuntzako eskola-curriculumaren ikasgaiak sendotzeko. EAEko ikastetxeen beharretara moldatu zuen Guggenheim Bilbao Museoak. Artistak ikastetxe publikoetara joaten dira irakasleekin zuzenean elkarlanean aritzera. Ikasleek era askotara ikasten dute: hitz eginez, ikertuz, antzeztuz edota sortuz; horretan datza metodologia. Nabaria denez ikasleek jarduera artistikoen bitartez ikasteko nahi handiagoa erakusten dutela, ekimen honetako tailerrak oso eraginkorrak dira curriculumaren arloak sendotzeko eta irakurketa-, idazketa- eta hizkuntza-gaitasunak garatzeko. Sortze-prozesuan parte hartuz gaitasun hauek garatzen dituzte: proiektuak planifikatu eta taxutu, taldean lan egin eta ikuspegi kritiko batez pentsatu. Irakaskuntzako metodo tradizionalei jarraitzeko zailtasunak izaten dituztenengana hurbiltzeko modu bat da gainera eta, garrantzitsuagoa, neska-mutilen autiestimua eta hazkunde pertsonala areagotzen dira.


Sortze-prozesuan parte hartzen dutenean egiten dute hori guztia eta, gainera, ikuspegi kritikoaz pentsatzen edo proiektu bat planifikatu eta amaitu arte garatzen ikasten dute. Ekimen honek curriculum-arloen artean dauden bereizketak desegiten ditu eta mundua sormenez eta beren kabuz begiratzera animatzen ditu haurrak. Artea errealitatea ezagutu, arakatu eta ulertzeko tresna bihurtzen da.

Ikastetxeak
Araban: San Martín (Gasteiz) eta Izarra (Izarra- Urkabustaiz). Bizkaian: Bekobenta (Markina- Xemein), Kampazar (Portugalete), Learreta-Markina (Berriz) eta Ignacio Zubizarreta (Igorre). Gipuzkoan: Herrera (Donostia), eta Txingudi eta Elatzeta (Irun).

Artistak
Inés Cárcoba, Alex Carrascosa, Oier Etxebarría, Ibón Garagarza, Iñaki Gracenea, Julio Hernández, Aiora Kintana, Maider López, Manu Muniategiandikoetxea eta Jorge Rubio.

Partekatu